Europako kanporaketa aise gainditu ostean, Bera Bera Eskubaloiak Saguntoruntz bidaia egiten ari dela ezagutuko du EHF Cupeako final zortzirenetan egokituko zaion arerioa.
Lehiaketa honen egutegi bitxia dela eta, Bera Bera Eskubaloiak eta BM Mar Sagunto taldeak astearte batean aurrez aurre izango dira sailkapeneko ohorezko postuak helburu. Saguntoko jokalariak Errekopan jarraitzeko Bielorrusian gainditu zuten oztopoa eta duela astebete eskas bi talde hauek Castro eta Itxako izan zituzten aurrean ligan. Bihartik aurrea, urtarrilaren 8rarte geldituko da liga, abenduaren 2tik 18ra bitartean emakumeen eskubaloioko Mundiala ospatuko baita Brasilen.
Eguteagiak Bera Bera kaltetu du, Dara Carvalhok bihar beteko baitu azaroaren 5ean Elxen atera zioten txartel gorria dela eta ezarri zioten partidako zigorra.
Sagunto-ohiak
Bera Bera Eskubaloi taldeko lau jokalari Mar Sagunton izan dira denboraldi ezberdinetan. Eli Pinedo, Eider Rubio, Darly Zoqbi eta Bea Fernández dira eta badakite arerioaren ezaugarriak eta zer egin behar den irabazteko. “Oso partida garrantzitsua da beraiekiko desabantaila murriztu behar dugulako” dio kantabriako lateralak. “Jokalari onak dituzte, oso defentsa ona ez dira jaurtitzaileak baino eskubaloian ondo jokatzen badakite” azaltzen du Espainiako selekziora asteazkenean itzuliko den Bea Fernandezek.
Sagunto plaza zaila izan ohi da Bera Berarentzat, 08-09 denboraldian 28-30 irabaztea lortu bazuen ere. 09-10 denboraldian Saguntok 36-27 gainditu zituen donostiarrak eta iaz 32-26.
Autobusean
Bera Bera Eskubaloiak Saguntora dauden 550 kilometro bihar beteko ditu. Autobusa goizeko 9,30etan irtengo da Bidebietatik, Teruelgo Monreal del Campo herrian bazkalduko dute jokalariek eta René Marigil kiroldegira partida hasi baino bi ordu lehenago iristeko asmoa dute. Norgehiagoka @BalonmaBeraBera twitterren bidez jarraitzerik izango da.