Bera Bera Eskubaloia EHF Cupeko final zortzirenak jokatzeko txartela eskuratu du berriro ere DHW Antwerpen talde belgiarra aise gaindituta (37-15), kasu honetan Donostiako Egia Kiroldegian jokatutako bueltako partidan.
Reyes Carrere entrenatzaileak arazorik gabeko norgehiagoka ez ezik etxeko lanak egitea ere nahi zuen.Bera Berak Gascan hartutako abantaila (14-44) dela eta, gustoko partida baino derrigorrez jokatutako norgehiagoka zirudien, lesioren bat izateko arriskuekin.
Hasieran zalantzak ageri dira donostiarren aldean (5-4) Carrerek hutsartea eskatu arte. Orduan Bera Berak defentsari gogor ekin zion eta lehenengo zatiko azkeneko 18 minutuetan 12-3 izan zen partziala. Taldea zuzentzen Cuñak Rubioren lekukoa hartu zuen eta 5-1 defentsan aurrean kokatu ere bai. Ziarsolo eta Bertak Pinedo eta Altuna jokalarien lekuak hartu zituzten eta Yamiley Rodríguezek atea zaindu zuen aurreneko 30 minutuetan.
Hala eta guztiz ere, Reyes Carrerek jokalari guztiean arten banatu zituen minutuak Saguntoren aurkako partidan pentsatuz. Horrela, Menak eta batez ere bigarren zatian Campak, Menendezek eta Arizagak minutuak izan dituzte gaur ere bai. Ondorioz, 81-29 izan da kanporaketa honen azken emaitza.
Datorren asteartea berezia izango da Bera Berarentzat, alde batetik, final zortzirenetan arerioa ezagutuko du eta, bestetik, Mar Saguntoren aurka partida garrantzitsuari ekingo dio.
Bera Bera (17+20): 37 Yamiley, Berta (2), Punko (2), Cuña (3), Carvalho, Bea Fernández (5), Ziarsolo (6) –titular- Zoqbi (a.s.), Pinedo (6), Altuna (4), Rubio (2), Mena (1), Menéndez (2), Campa (2) eta Arizaga (2).
DHW Antwerpen (7+8): 15 Tchouanwou, Borgers (3), Segers (1), De Vooght, Pauwels (1), Ruginyte (3), Fripon (2), -equipo titular- Rosseau (a.s.), De Weerdt, Szilagyi (2), Hourau, Haazan (1), Jassens, Van den Abeele (1) eta Kowalczyk (1).
Epaileak: Crnojevic y Kostecki (Croatia).
Kanporaketak: DNW Antwerpen: Segers (2), Fripon eta Ruginyte; Bera Bera, Menéndez (2) eta Campa.
Partzialak: 5-4, 9-4 y 17-7 (atsedenaldia), 25-11, 30-12 y 37-15 (finala).