Bera Bera Eskubaloiak BM Castro Urdiales gainditu gaur arratsaldean 33-22 (atsedenaldian 18-11) eta Elxen galdutako konfidantza berreskuratu du Europa Cup delako kanporaketari baikor ekiteko asteburu honetan.
Bidebietan jokatutako partida hamargarren minututik aurrera erabakitzen hasi da, Eli Pinedori esker, lehenengo zatian bakarrik bost gol sartu dituelarik.
Reyes Carrerek 6-0 defentsa ezarri du, Punko, Bea Fernandez, Rubio eta Eli Pinedo Castroko lateralen bila irteten zirelarik, kantabriarren jaurtiketak oztopatuz. Era berean, Pinedok, Bertak eta Carvalhok kontraerasoak gauzatu dituzte, donostiarren abantaila handituz.
Bigarren zatian Bera Beraren ez du defentsan eritmo jaitsi, Anna Punko erasoan fin eta Reyes Carrerek Pinedo, Rubio, Carvalho eta Bea Fernandez jokalariei atsedena eman die. Horrela, lesioa ostean Alba Menendez debuta iritsi da. 15 minutu jokatu ditu eta gol bat sartu.
Markagailuan abantaila argia izanda, Reyes Carrere asteburuan pentsatzen hasi da. Bera Berak DHW Antwerpen talde belgiarraren aurkako partidak Donostian jokatuko ditu, larunbatean Gasca Kiroldegian (17,30) eta igandean, Egiako kiroldegian (12etan).
Espainiako selekzionatzaile Jorge Dueñasek partida ikusi du.
Bera Bera (18+15): 33
Zoqbi, Berta (3), Punko (5), Rubio (4), Carvalho (4), Bea Fernández (3), Pinedo (5) -talde titularra- Yamiley (a.s.), Cuña (3), Ziarsolo (5), Altuna, Mena, Campa eta Menendez (1).
BM Castro Urdiales (11+11)
Muñoz, Trojaola (6), Elorza (6), Yañez (4), Martínez (4), Gómez, San Antonio -talde titularra-, Zorrilla (a.s.), Nogales (1), De la Fuente eta Costales (1).
Epaileak: Javier Álvarez (País Vasco) e Ion Bustamante (Navarra)
Kanporaketak: Altuna, Cuña eta Menendez, Bera Beratik eta Yañez, Elorza (2) eta Gómez, BM Castro Urdialesetik,
Partzialak: 3-3,8-5, 14-8, 15-8, 18-11 (atsedenaldia) 21-13, 24-14, 26-16, 30-19, 30-20 eta 33-22