Bera Bera

Select your language

Espainiako selekzioko entrenatzaile Jorge Dueñasek Bera Bera Eskubaloi taldeko Eli Pinedo eta Bea Fernandez jokalariak deitu ditu Norvegian txapelketa batean partehartzeko, abenduaren 2tik 18ra bitartean Brasilen ospatuko den Mundiala prestatze aldera. Datorren asteartean Saguntoren aurka jokatu ostean, Eli eta Beak asteazkenean Madrileko konzentrazioan egon beharko dute ostegun goizean Norvegiara bidaiatzeko. Mobelringen Cup izeneko txapelketan Espainiak hiru partida jokatuko ditu: ostiralean Suediaren aurka, larunbatean Norvegia izango da arerioa eta igandean, Alemania. Txapelketa ostean, selekzionatzaileak azaroaren 24ean Brasilera bidaiatzeko zerrenda definitiboa emango du. Esan daiteke Eli eta Bea konzentrazio honetan ikusteak Mundialean izateko aukera ugari dituztela. Ondorioz, eskubaloi liga urtarrilaren 8an berriz hasiko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores