Europako txapelketa jokatzeko txartela lortzeko deitu dute Pinedo
Jorge Dueñas selekzionatzaileak ezagutzera eman du gaur arratsaldean 2012an ospatuko den Europako Txapelketa jokatzeko sailkapen fasean Espainiak jokatu behar dituen bi partidarako deialdia.
Oraindik itxita ez dagoen zerrendan Eli Pinedo agertzen da, ez ordea, Bea Fernández. Kantabriarrak ostegunerarte zain egon beharko du, Dueñasek 16 fitxa betetzeko bi jokalarien izenak iragartzen duen arte, alegia.
Pinedok urriaren 17an Leganesen egon beharko du, Espainiak bertan jokatuko baitu Islandiaren aurka ostegunean. Ostiralean, berriz, Ginebrara egingo dute bidaia eta Genovatik gertu dagoen Thonex hirian Suizaren aurka jokatuko dute igandean.