Mena eta Carvalho Joku Panamerikarretan izango dira
Mar Alicante taldearen aurkako partida jokatu ostean, Bera Bera Eskubaloiko Dara Carvalho eta Antonella Mena piboteak Brasil eta Argentinako selekzioekin joango dira Mexikora, Guadalajara hirian urriaren 15etik 24ra bitartean ospatuko diren Joku Panamerikarrak jokatzeko.
Deialdi honen ondorioz, Reyes Carrerek ezin izango ditu erabili Leonen urriaren 15eko partidan. Hurrengo asteburuan ligak berriro ere etenaldia izango du urriaren 29ra arte, Bera Bera Eskubaloiak Porriño taldearen aurka Bidebietan jokatuko du orduan.