Defentsak garaipena bideratu du Gijonen (15-34)
Bera Bera Eskubaloiak, Balonmano Feve bertako taldearen aurrean (15-34), defentsan eta eraso eraginkorrean oinarritutako garaipen zabala lortu du gaur arratsaldean Gijonen.
Minutuak joan ahala, bi talde hauen tartea gero eta handiagoa zen. Hasierako 1-6 partzialak zama handiegia izan da Gijongo jokalarientzat eta debuta egin duen Jose Manuel Noval entrenatzailearentzat. Hasiera hasieratik Bera Bera Eskubaloiak asturiarrei defentsa gainditzea zaila izango zutela erakutsi baitie. Gainera, Darly Zoqbi atezaina bikain aritu da.
Reyes Carrerek jarritako 5-1 defentsa emaitza onak eman ditu eta tartea zabaldu du: 4-9, 15. minutuan, atsedenaldia iritsi aurretik partida erabakita uzteko (7-16). Etxeko erasoa oztopatzeaz gain donostiarrek kontraeraso zitalak gauzatu dituzte.
Bigarren zatiak aurreneko gidoia jarraitu du. Defentsa, orain 6-0, horma bat zen asturiarrentzat eta markagailuak bide bera hartu du: 8-22, 40. minutuan eta 13-18, 50. minutuan.
Reyes Carrerek minutuak banatu ditu bere jokalarien artean eta golegile nagusienak Matxalen Ziarsolo (6), Punko, Rubio eta Dara Carvalho bostna golekin izan dira.
BM FEVE Gijón 15 – Bera Bera 34
Gijón (7+8): Esteban eta Mirca, Gonzales, de la Heras 1, Lozano, Tejeda, Martínez 2, Noemi Fernandez, Pop 5, de Ponga, Torreiro 1, García 1, Arrizabalaga, Lastra, López Martín 4, Simón 1
Bera Bera (16+18): Zoqbi eta Yamiley, Berta 4, Punko 5, Rubio 5, Carvalho 5, Bea Fernández, Pinedo 3, Campa 3, Cuña 2, Ziarsolo 6, Altuna 1, Mena y Arizaga.
Epaileak: Martín Rodriguez eta Daniel Portela
Partzialak: 1-2, 1-6, 4-9, 5-11, 6-11, 7-16; 8-19, 8-22, 11-24, 13-28, 13-32, 15-34