Bera Bera

Select your language

Asteburuko geldiunearen ondoren, Bera Bera Eskubaloiak gaur arratsaldean hasiko du Feve Gijon taldearen aurkako partida prestatzen, emakumeezkoen Ohorezko ligako hirugarren jardunaldiko norgehiagoka, hain zuzen. Hitzordua larunbatean, arratsaldeko 7etan, izango da Gijongo Ceares-Coto-Viesques udal kiroldegian. Horretarako, Bera Bera Eskubaloi taldeko jokalariak deituta daude gaur, arratsaldeko 7,30etatik aurrera Bidebieta Kiroldegira, Eli Pinedo, Bea Fernandez internazionalak eta Darly Zoqbi eta Dara Carlvalho brasildarrak izan ezik, bihar multzoan sartuko direnak. Antonella Mena, aitzitik, Donostian da dagoeneko. Bera Bera Eskubaloiak Feve Gijon izango du aurrean, bi partidak galdu eta entrenatzaile berria duen taldea, alegia. Izan ere, Josemi Martinezek dimititu zuen eta Jose Manuel Noval izango da hemendik aurrera taldea zuzenduko duena. Igo berri den Feve Gijonek oso liga hasiera zaila izan du, Itxakoren aurka etxean galtzen zuen debutean eta ondoren Mar Saguntori ezin izan zion aurre egin. Gijonera bidaia Erreka Laranja peña taldearekin izango da Gijonen. Autobusa goizeko 7etan aterako da Bidebietatik eta partida ostean egingo du vuelta, peñako bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta 25 euro gainontzekoek, sarrera barne.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores