Euskadi Kopa borrakatua irabazi du Bera Berak Kukullagari (25-30)
Bera Bera Eskubaloia emakumeezkoen eskubaloiko 2011ko Euskadi Koparen jabe egin da Kukullaga taldeari irabazi ostean, gaur goizean Etxebarriko udal Kiroldegian jokaturiko partida berdintsu batean (25-30).
Markagailuak erakusten dituen bost goleko abantailak ez du partida azaltzen. Motibaturik, etxean eta zaletuen txaloak tarteko, bizkaiatarrak aurretik iritsi dira partida amaitzeko 10 minutu falta zirela.
Bera Berak sakonki lan egin behar izan du. Horretarako, 15 minutuen faltan, hiru gol azpitik, Reyes Carrerek 6-0 defentsa aldatu eta 5-1 jarri du, Eli Pinedo aurrean kokatuz. Aldaketak fruituak eman ditu, Kukullagak erasoan baloiak galdu ditu eta donostiarrek kontraerasoak gauzatu dituzte. Azken hamar minutuko partziala esanguratsua izan da: 2-9 Bera Beraren alde, Etxebarrin asteburu honetan jokatu den Euskadi Kopa eramateko erabakiorra izan dena.
Bera Bera Eskubaloiak amaiera jarri dio horrela prestakuntzari erakargarria izango den denboraldiari aurre ekiteko. Denboraldiaurrea positiboa izan da, izan ere, Itxakoren aurka bakarrik galdu dituzte partidak eta nafarrek gaur Elda Prestigiori erraz irabazi diote Superkopa. Bera Berak datorren larunbatean irekiko du liga gaurko taldearen aurka, Kukullaga, alegia.
Kukullaga 25 - Bera Bera 30
Kukullaga (14 + 11): García eta Aida, Rodríguez (1), Azaola (2), Goretti (1), Bayón (1), Etxabe (7), Mujika (3), Belloso (2), Azkona (8) eta Castaño
Bera Bera (13 + 17): Zoqbi eta Rodríguez, Berta (2), Punko (2), Rubio (2), Campa (1), Carvalho (6), Pinedo (5), Altuna (3), Cuña, Bea Fernández (6) eta Ziarsolo (3)
Epaileak: Alberto García eta Maite Torres (Euskadi)
Partzialak: 2-2, 4-5, 6-6, 9-7, 10-11, 14-13; 16-13, 18-15, 21-18, 23-21, 24-25 eta 25-30