Bera Bera

Select your language

Emakumeezkoeen eskubaloiko Euskadi Kopako finala jokatuko du bihar Bera Berak(12,15etan), Kukullaga taldearen aurka gaur arratsaldean Etxebarriko udal kiroldegian Aiala Zarautz (37-20) gainditu ostean. Markagailuak argi eta garbi adierazten du Gipuzkoako talde hauen aldea. Zarauztarrek hogei minutuko erresistentzia jarri diete (11-8) donostiarrei, Bera Berak kontraerasoei esker atsedenaldira iritsi aurretik aldea handitu duelarik. Bigarren zatian, Bera Beraren nagusitasuna areagotu zen bi areatan. Denboraldiaurreko jardunaldi astunak, jokatutako bost lagunartekoak eta asteburu honetako bi partidak direla eta, Reyes Carrere entrenatzaileak minutuak banatzea erabaki du. Horrela, Rodriguez atezain kanariarrak eta Nagore Arizagak norgehiagoka osoa jokatu dute, andoaindarra taldea zuzentzen eta eskuin hegalean aritu da. Horrez gain, Antonella Mena pibote argentinarrak ere minutu asko izan ditu taldeari egiteko lanean. Bestalde, Carrerek atsedenaldia eman nahi izan die Darly Zoqbi atezainari, Eider Rubio zentralari eta, era berean, Dara Carvalho eta Eli Pinedo erreserbatu ditu. Beste finalerdian, Kukullaga nagusitu da 31-23 Zuazu Barakaldoren aurrean. Bera Bera 37 – Aiala Zarautz 20 Bera Bera (17 + 20): Rodríguez, Altuna (5), Punko (3), Arizaga (3), Campa (3), Mena, Ziarsolo (4), Bea Fernández (3), Cuña (5, 2p), Berta (5), Pinedo (2) eta Carvalho (4) Aiala Zarautz (11 + 9): Collantes, Etxabe eta Odriozola, Alberdi, Rey (4), Irastorza (3), Arregi (2), Uria (2), Fernández, Oteiza (2), Kardenas eta Abadia (7).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores