Bera Berak gertu izan du Asfi Itxako gaur Zumaian (27-29)
Bera Bera Eskubaloiak indar guztiarekin aritzea derrigortu dio Asfi Itxakori gaur arratsaldean Lubaki kiroldegian jokatutako Zumaiako txapelketa eskuratu ahal izateko (27-29).
Bosgarren lagunartekoa positiboa izan da donostiarrentzat, une oro egon baitira partidako lehian eta Asfi Itxako ez dute inoiz lasai utzi. Alderantziz, Bera Berak lortutako bigarren zatiko 19-18ko emaitzak derrigortu dio Itxakori bertsiorik onena ematera. Partida bukaeran Europako azpitxapeldunen eraginkortasunak erabaki du.
Erasoan Bera Berakoak ondo aritu dira, jokalari guztiek gola sartzeko gai izan direlarik. Punko ondo egin du lana eraso posizionalean eta atzean, donostiarrek Eli Pinedok (5 gol) amaitu dituen kontraerasoak eragin dituzten defentsa bikainak txandakatu dituzte Itxakok amaieran ondo aprobetxatu dituen hutsunekin.
Reyes Carrere entrenatzaileak norgehiagoka erabili du minutuak banatzeko Liga hasteko 10 egun gelditzen direnean. Asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiak Euskadiko Kopari ekingo dio Bizkaian.
Bera Bera (12 eta 15): Rodríguez eta Zoqbi, Ziarsolo (1), Cuña (3), Campa (2), Carvalho (3), Punko (5), Berta (1), Eli Pinedo (5), Rubio (2), Bea Fernández (2), Mena (1) eta Altuna (2).
Partzialak: 2-2, 5-6, 7-8, 8-12, 10-14, 12-15; 19-18, 21-21, 23-23, 24-26 y 27-29.