Bera Berak beste lagunartekoa jokatuko du bihar larunbata Bidebietan (5.30etan) Castro Urdialesen aurka
Bera Bera Eskubaloiak bihar Bidebietan aurketuzko du 2011-2012 denboraldirako prestatu duen taldea, irailaren 10etatik aurrera ligari ekingo diona. Horretarako laugarren adiskidantzazko partida jokatuko du, oraingo honetan C. B. Castro Urdiales A.A.ren aurka (arratsaldeko 5,30etan Bidebieta udal kiroldegian), pasa den larunbatean, abuztuak 20, Kantabrian 27-29 gainditu zuen taldea, alegia.
Bera Bera Eskubaloiak zaletu gertuenei aukera emango die fitxaketa berriak -Eli Pinedo eta Darly Doqbi atezain ezagunak, Yameley Rodriguez baita ere atezaina eta Antonella Mena pibotea- jokatzen ikusteko. Logikoki Doqbi eta Pinedoren kasuan adaptazio prozesua atezain kanariarrarena eta Argentinako pibotearena baino azkarrago doa, azken honek joku erritmo altuago batera moldatu behar baitu.
2011-2012 denboraldiari ilusioz beteta ekingo dio Bera Bera Eskubaloia, batez ere, iazko jokalari gehienak taldean dihardutelako, kalitatezko jokalariak etorri direlako eta Europan erronka berri bezain interesgarria izango dutelako aurrez aurre. Atzo Asfi Itxakoren aurka galdu arren (21-24) norgehiagokak erakutsi zuen taldea motibatuta dagoela gauza handiak lortzeko.
Bestalde, Bera Bera Eskubaloi taldeari Kukuxumusuk marka ezagunak diseinatu dizkion kamiseta bitxiak eta beste pitxi batzuk (katiluak, giltzatakoak) bulegoan ez ezik biharko partidan ere salgai izango dira.