Kadeteek egun ederra pasa zuten Pasaian
Pasa den larunbatean Bera Berako kadeteek eta bere arduradunek egun bikaina pasa zuten Pasaian, taldeko jokalarien gurasoek izan zuten ideiari esker. Denboraldiari agur esateko modu ezinhobea izan zen.
Gurasoek Pasaiako badian zehar ibilaldia antolatu zuten, baina modu berezi batean: batelean. Trintxerpetik irten eta itsasoratzeraino, “arraunlari berriek” primeran pasa zuten, barre asko eginda.
Arraunei gogor eman eta gero, talde guztia soziedade batera gonbidatua izan zen bertan bazkaltzeko. Bertan taldeko arduradunek, Veronica Valverdek, Cris Moranek eta Karmele Etxarrik, sorpresa ederra jaso zuten; lore sorta ederrak eta sinatutako postalak. Emozionaturik eta txundituta geratu ziren.
Bera Bera Eskubaloi Elkartetik, eta batez ere kadeteen arduradunen partetik, guraso guztiei denboraldi osoan zehar emandako laguntza eskertu nahi zaie, eta baita ere pasa den larunbatean izandako detailea. Eskerrik asko!