Eskubaloiaren festa zoragarria izan zen
Pasa den larunbatean eskubaloiaren festa ospatu genuen Bidebietan, non 7 eta 12 urte bitarteko neska mutilak izan ziren protagonista. Arratsaldea zoragarria izan zen, partaidetza altuarekin. Minihandballeko partiduak, merienda, opariak... denetarik izan genuen.
Ehun bat neska-mutil hurbildu ziren gure kiroldegira eskubaloiaren festan parte hartzeko, euren gurasoek eramanda asko. Protagonistak jokatzeko gogo bizia ekarri zuten, horregatik hiru orduz minihandballeko partiduak antolatu ziren, etorritako denek disfrutatzeko aukera izateko.
Bitartean, sari pila zozketatzen egon ginen: eskubaloiaren sekzioak emandako kirol materialak, Kevian Sportek egindako donazioak, Imanol Reformasek emandako bizikleta... eta pelutxeak, koloretako arkatzak eta rotuladoreak... bezalako detailetxoak ere bai.
Gainera, etxera joan baino lehen, denek merienda gozo batez gozatzeko aukera izan zuten, Super Amara eta San Luiseko entrenatzaileen kolaborazioari esker. Hauek euren laguntzatxoa eman nahi izan zuten baita ere, festari kolorea emateko.
Honenbestez, arratsaldeari amaiera ezin hobea eman zitzaion. Denek izugarri disfrutatu zuten, eta hurrengo urtean errepikatu egingo dugu. Bera Beratik antolakuntzan lagundu ziguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: gurasoak, harrobiko gure jokalariak, eta beti gauza hauetan laguntza ematen duten horiei. Denen artean SEKULAKO eskubaloia festa ospatzea lortu zuten. Eskerrik asko denei!