Bera Bera

Select your language

Luzea egin den geldialdiaren ostean, Bera Berak ligako partidua izango du berriro ere bihar Las Palmasen (18:30). Bertan Ro Casaren kontra arituko da, liga amaitu baino lehen jokatuko dituen azken hiru partidutako lehenengoa. Taldeari puntu bakarra falta zaio Europara bueltatzeko, eta hori lortzea ez litzateke gehiago luzatu behar. Bera Berak partidua gogoarekin hartuko du, bi aste baino gehiago igaro baitira Itxakok Bidebietan irabazi zuenetik. Hala ere, atseden hartzea ondo etorri zaio taldeari, bere entrenatzailea den Reyes Karrerek esaten digunaren hildoan “egia esan ondo etorri zaigu galditzea, atseden hartu eta deskonektatzeko, eta horrela pilak kargatzeko. Talde bezala berriro ere aurkitzeko ondo etorri zaigu, eta entrenamenduetan bakarrik landu ditzazkegun gauzak egiteko. Taldea ondo ikusten dut, konfiantzarekin”. Tentsio handiko partidua izatea espero da, Ro Casak asko baitu jokoan, maila ez galtzea hain justu. Sarrera dohainik, zaletuei deialdia... kanariarrentzat finala izango da biharkoa, baina Bera Bera onenak azkenaurreko sailkatua gainditzeko ahalmena du. Hori bai, intentsitatea eta kontzentrazioa ezinbestekoak izango dira. Karrerek badaki zer aurkituko duten “ez dago maila babestea bezain beste motibatzen duen faktorerik, ezta txapeldun izatea ere. Badakigu zer edukiko dugun aurreran, eta prestatuak gaude, egutegia ezagututa bagenekielako zer aurkituko genuen bertan. Hala ere, partidu hau ez da definitiboa ez batentzat ez bestearentzat”. Argi dago, konpetizioaren garai honetan salbazioagatik borrokatzen ari diren taldeak hobeto sailkatuak daudenak baino arriskutsuagoak izan daitezke. Beharrak bultzatu egitun du, eta Kanaria Handiko pabeloi txikia infernua bilakatu daiteke, Kopan ikusi zen bezala. Saguntok eta Itxakok bere gain sufritu zuen faktore hau, ligan nabarmen galdu baitzuten bertan. “Oso kantxa zaila da, non jendeak asko animatzen duen. Kopan ikusi zen nolako giroa dagoen bertan. Gainera oso talde indartsua dira fisikoki, oso intentsoa, eta fitxaketa berriekin asko irabazi dute” dio Karrerek. Europara itzultzeko behar den azken puntua lortzea ez da erraza izaten ari, baina badirudi biharko partidua helburua lortzeko aproposa dela. Elchek Eldari irabazten ez badio, helburua lortuta legoke, baina hobe donostiarrek euren egin beharrak betetzen badituzte. Irabazteko errezeta bakarra du Reyes Karrerek “beraiek baino hobeto jokatzea. Ez dago besterik. Haiek baino hobeto egiten baditugu gauzak, garaipena lortuko dugu”. Horrela izan dadila.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores