Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloi taldeak bihar 19:30etan Carruseko udal kiroldegian, Elxen, Europara itzultzeko azken pausoa eman lezake. Donostiarrek Elche Mustang-i egingo diote bisita, seigarren sailkatua Bera Berarengandik bederatzi puntutara. Galtzen ez badute, gipuzkoarrek matematikoki Europan jokatzeko txartela lortuko lukete. Honenbestez, jokoan dagoen sariak partidua final bat balitz bezala jokatzea ekarri behar du. Denboraldi hasieran optimistenek ere ez zuten espero garai hontan, bost partidu faltan, Europako txartela matematikoki lor zitekeenik, baina Bera Beraren ibilbide bikainak amets egiteko aukera eman dio. Berdinketak balioko lukeen arren, Bera Beraren egoerak optimistak izatera bultzatzen gaitu, eta zergatik ez bigarren postua lortzeko borrokan sartu nahi du taldeak, hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko aukera izateko. Itxakok txapelketa hau irabaziko balu, hirugarrenak ere eskubi hori edukiko luke, horregatik zenbat eta puntu gehiago eduki, oraindik eta hobeto. Hau kontuan hartuz, Alakant-en garaipena lortu behar da. Eldari irabazi ondoren moralez gainezka dago taldea, baina Reyes Karrere entrenatzaileak dioenaren arabera “helburua pasa den asteko maila mantentzea da. Eldaren kontra partidu oso ona jokatu genuen, eskubaloi ederra jokatuz, eta nola edo ahala hori mantendu egin behar dugu. Helburua gure jokoan erregularrak izatea behar du; oso zentratuak egon behar gara”. Elchek azken 14 puntuetatik 4 bakarrik batu ditu. Garaipen bat, bi berdinketa eta lau porrot azkeneko zazpi partiduetan. Argi dago ilizitarrak ez daudela momenturik onenean, nahiz eta denboraldia bikain hasi eta sailkapenaren gorenean egon. “Talde gaztea da, eta horregatik irregularra baita ere” Karrereren esanetan. “Beren kantxan ordea, inoiz ez zaigu ondoegi joan. Oso defentsa zuzena dute, eta Cristina Cabezas bezalako jokalari beteranoek taldeari sendotasuna ematen diote. Nahiko joku polita dute, eta hasieran partiduari aurpegia galtzen ez badiote, ez dira arerio samurra izango”. Taldea Europatik puntu bakarrera dago, baina Bera Berak burua “irabaztean du. Puntuak beranduago iritsi daitezke, baina partidu hau irabazita aurrera pauso izugarria emango genuke. Irabazi ezkero beste aspirazio batzuk izateko aukera edukiko genuke”. Horregatik guztiagatik, entrenatzaileak partidua horrela deskribatu du “denboraldiko klabeena. Match point-a da”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores