Bera Bera gero eta hobeto
Bera Bera eskubaloi taldeak itxura bikaina eman du gaur Oñatin Marina Park-en aurka jokatu duen lagunarteko partiduan, talde hau ere Ohorezko Mailan dagoela kontuan hartuta. 38-25 irabazi dute bigarren zati zoragarria egin eta gero.
Donostiarrak oso indartsu hasi dira lehenengo 15 minutuetan, oso gogor defendituz. Gaur Wendy Obein aritu da partidu guztian atezain bezala, Katarina etxean geratu delako gaixorik, eta bikain aritu da. Hamargarren minuturako jada 9-3 jarri dira aurretik, baina gero erritmoa jetsi egin dute eta Marina Park hurbildu egin da partidua berdintzeraino.
Bera Berak gol bakarreko errentarekin joan da atsedenaldira, baina aldageletatik irtetzean urakana izan dira. Reyes Carrereren neskek bigarren zati zoragarria egin dute, ia perfektua. Beren arerioaren gainetik pasa dira eta errenta ederra lortu dute. Azken minutuetan gozatzeko aukera izan dute.
Orokorrean talde guztiak oso ondo dagoela erakutsi du, eta garaipen honekin moralez gainezka iritsiko dira hurrengo larunbatean Castroren aurkako partidura.
Bera Bera: Obein, Rubio(8), Punko(3), Campa(4), Zulai (5), Melinda(4), Cuña(6) -Hasierako zazpikoa- Menendez, Altuna(4), Ziarsolo(4)
Kanporaketak: Menendez(2), Punko(1), Agirre(1), Ziarsolo(1)
Marina Park: Mar, San Jose, Veijkovic, De las Heras(1), Edina(1), Said(6), Medelciu(7) -Hasierako zazpikoa- Rebeca(1), Sedano, Olga(8), Irina, Bazquez(1), Marta García(1)
Kanporaketak: San jose(2), Said(1), Medelciu(2), Blazquez(1)
Partzialak: 4-2,9-3,11-8,13-11, 14-14, 18-17(descanso), 22-19, 24-20, 25-22, 32-23, 35-25, 38-25
Arbitroak: Juanjo Gude y Carlos Gude (Euskadi)