Beatriz Fernandez-ek zuntz haustura bat du
Bera Bera eskubaloi taldearen lateral bikainak, Beatriz Fernandez, Espainiako selekzioa Madriden egiten ari zen kontzentrazioa utzi behar izan du, zuntz haustura bat duelako.
Lesioa pasa den larunbatean gertatu zen Monovar Urbacasasen aurkako partiduan, eta larria ez den arren, kantxatik kanpo denbora bat edukiko du. Oraingoz gimnasioan lan egitea tokatuko zaio, eta urriaren 2an Castroren aurka jokatuko den partidurako duda da.