Bera Bera

Select your language

Bidebietako kiroldegian berriro izango da titulu bat jokoan, bihartik arratsaldeko 6etatik aurrera Superkopako X. edizioa burutuko delako. Bertan Kopako txapelduna eta etxeko taldea den Akaba Bera Berak, aurrez aurre izango du Itxako Reyno de Navarra, liga eta EHF Kopako txapelduna. Donostiako Amara Plaza Hotelean aurkeztu egin da gaur goizean X Superkopa, ekitaldi batean non izan dira Fernando Díez, Bera Berako presidentea, Fernando Ederra, S.D. Itxakoko presidenteordea, Reyes Karrere, Akaba Bera Berako entrenatzailea, eta Zulai Agirre, taldeko kapitaina. Superkopa aurrera eramateko beharrezkoa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak emandako laguntza, eta honekin badira hiru urte emakumezko eskubaloian Donostian egiten dela txapelketa garrantzitsu bat, bitan Superkopa eta beste behin ABF Kopa. Halako ekitaldiak izaterakoan batera, Akaba Bera Berak azken hiru urteotan titulu bana lortu egin du, 2006-2007an lehenbiziko Kopa lortuta, eta jarraian Superkopa hurrengo urtean eta berriro ere Kopa, iaz. Bera Bera klubeko presidenteak, Fernando Diezek, eskertu egin du “Itxakok bere alde eman du hemen partida irabazteko, eta erakundeek, babesleek eta pubikoak ematen diguten bultzakada itzultzen ari gara partida ikusgarriak eta goi mailakoak ekartzen, Itxakoren kontrakoak diren bezalakoak”. Zentzu berean, Ederrak azaldu du “partida ona izango dela, beti partida batetara oso zaila delako Akaba Bera Bera gainditzea”. Dena den, baieztatu egin du “minduta gaudela oraindik iaz Kopako finalerdietan donostiarren kontra kanpo geratu ginela, eta espero dugu bihar hori behingoz ahaztea”. Bazuen irabazi Superkopa Akaba Bera Berak, Donostian ere, 2007an, momentu hartan ligako talderik boteretsuenaren kontra, Cementos La Unión Ribarroja, eta asmoa badaukate donostiarrek bihar ere hori lortzeko. Horretarako gainditu egin beharko dute Itxako, ligako talderik indartsuena, eta gainera EHF Kopa irabazi egin duela. Baina, Superkopan, hau izango da lehenbiziko aldia Lizarrakoak parte hartzen dutela, eta titulu hau lortzeko aukera dutela. Aurredenboraldi gogorrak izan dute bi taldeek. Bion artean bitan izan dira aurrez aurre, eta bitan nafartarrek irabazi egin dute, baina oso parekatutako markagailuekin. Ambros Martínen taldeak ez du huts egin aurredenboraldian, eta denboraldi honetarako fitxaketa ugari eta inportanteak egin ditu, Patri Pinedo, Rhode, Van der Wall, Aguilar eta Cracium, adibidez, eta bost lehiaketan izango da taldea, Txapeldunen ligan lan ona burutzeko asmokin. Bere aldetik, Akaba Bera Berak momento onean iristen da, aurredenboraldian egutegi latza izan ondoren, eta ematen du jokalari berriak gero eta gehiago aritzen direla taldearekin batera. Hauek dira Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak. Taldeko prestatzaileak esan duenez, “lan ugari geratzen da oraindik egiteko, baina gero eta hobeto gaude. Dena den, bihar daukagun guztia emango dugu garaipen bila”. Ildo beretik joan da Zulai Agirre, zeinek azaldu du “gure ikuslegoari, peñari eta laguntzen gaituzten guztiei zor diegu ahal dugun guztia egitea titulu hau lortzeko. Gaurko entrenamendua intensitate osokoa izan da, eta denok garaipen lortzeko gogo bizikin gaude”. Biharko partidarako plantillako 17 jokalariak prest ditu taldeak, eta entrenatzaileak erabaki egin du Zenya Punko, Alba Menéndez eta Patri Aisa kanpoan uztea. Reyes Karreren taldea azkeneko denboraldiko arrakastak gainditu egin nahi du, non izan ziren ligako laugarrenak eta Kopako irabazleak. Partida zuzentzeko, Alvarez Mata (Euskadi) eta Bustamante López (Nafarroa) izango dira, eta ETB-3n zuzenean ikusteko aukera izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores