Bera Bera

Select your language

Hurrengo denboraldian arituko den taldea aurkeztu egin du Akaba Bera Berak, eta horren helburua zaila izango da, ez bait da erreza izango iazko arrakasta gainditzea, Kopa irabazita eta laugarren postua lortuta. Akaba enpresako Ikusentzunezko Aretoan izan da, eta babes nagusiaren etxean, jokalari eta teknikari guztiez gain, Josean Díez izan da, Akabako zuzendari nagusia; Fernando Díez, Bera Berako presidentea; Rafaela Romero, Gipuzkoako Batzar Nagusiko presidenta; Iñaki Ugarteburu, Gipuzkoako Kirol zuzendaria; Ignacio García, Euskadi Kirolak Fundazioko zuzendaria eta Jon Lasa, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia, eta beste babesle eta politikarirekin batera. Ongietorria eman dio taldeari Akabako zuzendari nagusiak, Josean Díezek, “gure lantokira etortzeagatik, elkarrekin laguntzen hamargarrena den urte honetan, eta aprobetxatzen dugu ezagutarazteko enpresa bitxi hau, altzari ekipamendukoa, eta oso konprometitua ingurunearekin, eta talde honekin”. Ildo beretik jarraitu egin du Zulai Agirre, taldeko kapitaina, eskertu egin duela “zuen enpresara eotrtzeko aukera eman diguzuelako, hainbestetan zuek zure lantokira, Bidebietako kiroldegia, joan ondoren, eta zure animoak ematen”. “Espero dugu”, jarraitu du Agirrek, “larunbat honetan, denboraldiko lehenbiziko partida ofizialean, lehenbiziko garaipena eskeiniko diguzuela, eta horrekin batera lehenbiziko titulua”. Bera Bera klubeko presidentea den Fernando Díezek, poztu egin da “aurkezpena Akaban egin ahal izateaz, guztiontzako Akaba eta Bera Bera izen bakarra eta osoa delako”. Denboraldi honetarako, Díezek helburu latzak jarri ditu, “espero dudalako iazkoa gainditzeko aukera izatea. Horretarako jokalari berriak baditugu, eta badakigu jokalariek daukaten guztia emango dutela”. Lehenbiziko aldiz izango da ikusgai talde oso osoa, berriak diren Anna eta Zenya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Alba Menéndez zarauztarrarekin batera, badira taldearekin Kattalin Olasagasti eta Ane Herrero, aurredenboraldiaren hasieran Hungarian izan direla junior mailako Europako txapelketan. Denboraldi honetarako, Bera Berak bere kirol proiektua sendotu egin nahi du, ligan laugarren postua lortu ondoren, Kopa irabazita, eta Errekopara itzultzerakoan, duela bi denboraldi finalerdiak jokatu zituen txapelketa honetan. Horretaz gain, formazioko kategoria guztietan taldeak badituzte, kadete eta gazte mailakoak barne, hurrengo denboraldian Euskal ligan arituko direla. Gainera, gaurregun, taldeko zazpi jokalari internazionalak dira kategoria ezberdinetan. Hasteko, hurrengo larunbatean klubak antolatuko du Superkopa hamargarren edizioa, Bidebietan, denboraldiko lehenbiziko titulua jokoan izanda, arratsaldeko 6etatik aurrera. Horretarako gainditu behar izango du Itxako Reyno de Navarra, ABF liga eta EHF Kopako txapelduna.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores