Akaba Bera Bera taldeko babesleen artean Ecoport izango da
Pasaia Portuko Agintaritzak eta Akaba Bera Berak, Erregina Kopako garaile eta ABF ligan laugarrena – nesken eskubaloiko maila goiena -, Pasaia ECOport lelopean babes akordio bat sinatu dute.
Pasaiako Portuko presidentea den Miguel Buen, Bera Berako presidentea, Fernando Díez, elkartu dira gaur goizean Pasaiako Portuko Agintaritzako Aretoan ekitaldi batean sinatu egin dute babes akordio. Ekitaldian, ere, Zulai Agirre taldeko kapitaina izan da.
Honela, Pasaia ECOport bestelako babesleekin izango da talde donostiarran, eta bere izena Bidebietako Kiroldegian izango da leku ikusgarri batean, eta horrekin batera taldeak eginiko kartel eta inprimaketa lanetan ageriko da. Taldeko presidentea den Fernando Díezek adierazi duenez, “kirol arrakasta jarraitzen den ehinean, direktiboek liga ekonomikoan borrokatu egin behar dugu, eta beharrezkoak dira halako akordioak, espero dugula denbora luzerakoak izan daitezen”.
Miguel Buenek, Pasaiako Portuko presidenteak, azaldu du “aukera ona dela portua ezagutzera emateko, eta komentziturik ez daudenentzako esateko kanpoko portuak 5.000 miloiko inbertsioak sortuko dituela, eta horrek aukera emango die goi mailako kirol taldeei laguntza jasotzeko eta, Akaba Bera Beraren kasuan bezala, aurrera jarraitu”. Horretaz gain, Buenek esan du kanpoko portua ona izango dela “gaurko portu gunean proiektu urbanistikoak garatzeko”, eta horren adibidea izango litzateke “La Herrera gunean pabiloi eder bat Akaba Bera Berak Bidebietaren ordez etxeko partidak jokatu ahal izateko”.
Laguntza honekin Bera Bera Eskubaloiak duen momentu ona azaltzen du, ligan laugarrena izan ondoren eta Kopa irabazita, Europako Errekopara bueltan, non finalerdietan izan zen duela bi denboraldi. Horretaz gain, kategori guztietan badauka talderik, eta kadete eta gazte mailakoek Euskal ligan hartuko dute parte. Gainera, jokalarietako 7 jokalari internazionalak dira maila ezberdinetan.
Hurrengo denboraldirako, 2009/10, Akaba Bera Berak proiektu interesgarria izango du aurrez aurre, Superkopa, ABF liga, Erregina Kopa, Europako Errekopa. Horretarako iazko blokea mantentzen du, eta bost jokalari berri sinatu ditu, hiru kanpotarrak eta beste bi gipuzkoarrak.
Larunbat honetan bere lehenengo partida ofiziala izango du Akaba Bera Berak, Bidebietan Superkopa izango delako, eta Zulai Agirrek azaldu duenez, “aukera ezinhobea izango dela babesle berriak, baina bestelakoek ere, gure partida ikustera etortzeko eta animatzeko lehenbiziko titulua lortzearren”.