Surf klase batekin eman dio hasiera aurredenboraldira Akaba Bera Berak
Gaur goizeko 9etan, Zurriolako hondartzan aurredenboraldiko entrenamenduak hasi dituzte Akaba Bera Berako jokalariak, baina ez kirola egiteko zapatilak jarriz, surfean aritzeko neopreno janzkiekin baizik.
Ekintza honek, Bera Bera klubeko surf eta eskubaloi sekzioen arteko laguntzakin, klubeko zeharkakoa azalduz, Akabak aukeratu egin du aurredenboraldiko saioei hasiera emateko, eta “oso positiboa izan da, aprobetxatu dugulako jokalariak berriro elkartzeko, berriak ezagutzeko, eta guzti hori giro aktibo baina pozgarri batean”, adierazi du Reyes Karrerek, taldeko entrenatzailea.
Aurredenboraldian 18 jokalari izango dira, lehenbiziko taldeko 17 jokalariak gehi filialeko Maite Alcoba, eta goizeko 9etan izan dira hondartzan material, teknika, seguritate eta surfa egiteko oinarrizko jakinbeharrak jabetzeko Bera Berako surf ataleko monitoreengandik. Bukatu eta berehala, Kantabrikoko uretan sartu dira bai jokalariak eta baita entrenatzaileak ere ekintzarekin hasteko, eta “harrigarria izan da ordu batean jokalari pilo lortu duela taula gainean jartzea eta olatuak hartu. Nabaritzen dira kirolari handiak direla”, azaldu du Alain, surf ataleko arduraduna. Ordu betez izan dira Zurriolako olatuekin borrokan jokalariak lan polita eta gogorra eginez.
Saioa bukatzerakoan, talde osoa bildu egin da ezagutzeko aurredenboraldiko irizpideak, eta prestakuntza aztertzeko, eta horrela eman dute bukatutzat lehenbiziko kontaktua entrenamenduekin.
Lehenbiziko aldiz ikusi ahal izan dira bere taldekideekin fitxaketa berriak, Anna eta Evgeniya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarra, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak.
Hurrengo larunbatean, goizeko 10etan Anoetan, jokalariek ekingo diote lan fisiko eta taktikoari, eta gogorra izango da egunero bi saio izango dutelako, bai goizez eta baita arratsaldez ere, asteazkenetan izan ezik (soilik goizez), larunbatetan partidak izango direla, eta igandetan, egun librea izango dutela.