Atzerriko bere hiru fitxaketa aurkeztu du Akaba Bera Berak
Ongietorria eman die atzerritik etorritako hiru fitxaketa berrie Akaba Bera Berako Presidenteak, Fernando Diezek. Errusiatik etorritako Anna eta Evgeniya Punko ahizpak, eta Kroaziako Ana Krizanac atezaina jadanik Donostian dira.
Ane Herero eta Alba Menéndez gipuzkoarrekin batera, hiru jokalari hauek osatzen dute Akaba Bera Bera taldeko jokalari berriak, hurrengo denboraldi berriari itxaropentsu begiratzeko, eta gutxienez iazko lorpenak berdintzeko. Fernando Díezek adierazi duenez, “jokalari hauekin oso ondo indartu egin dugu taldea. Espero dugu fitxaketa hauetan asmatzea”; baina horretarako beharrezkoa izango da “guztion artean beren integrazioa bai hirian, baita taldean ere”, argitu egin du Díezek.
Bidai luzea izan dute Punko ahizpa gazteek, baina badira Reyes Karreren aginduetara, eta bihar (larunbata) Zurriolan izango dira taldekideekin aurredenboraldiari hasiera emateko, saio berezi bat izateko, surfa egingo bait dute. Anna eta “Yenia”, 20 eta 22 urtekoak, etorkizun handiko jokalari ezkertiak dira, eta Lacrabère frantziarraren lekua beteko dute, taldeari kanpoko jaurtiketa eta altuera emanez. “Kuban” Krasnodar taldetik etorritakoak dira biak, eskubiko lateralean jokatzen dute, eta internazionalak izan dira formazio kategorietan. Donostiara iristerakoan, Punko ahizpak azaldu dute “ilusio handiz etorri gara. Lehenbiziko aldia da Errusiatik kanpo jokatuko dugula, eta espero dugu klubarekin bi urtetarako hartu dugun konpromezua ondo ateratzea”. “
Bitxikeri modura, esan behar da jokalari errusiarrak izan direla lehenbizikoak bere taldekidea den Ana Krizanac ezagutzen, Frankfurteko aireportuan topo egin zuten abioia hartzeko, eta horrela Bilbora iristerakoan aintzinatik ezagunak zirela ematen zuen. Famatua den Mazedoniako Kometaletik etorritakoa de Ana Krizanac, eta 20 alditan baino gehiagotan internazionala izan da Kroaziakin. Donostiarren atean borrokatu egin beharko du Johanna Bouveret eta Patri Aisarekin, indartsua izango da, nabarmen, Bera Berak izango duen atea. Ana Krizanacek adierazi du “pozik nagoela etapa berri honekin”, eta espero du “iaz Kometalen izandako arazoak ahaztea. Oso erreferentzi onak ditut talde honetaz, eta ziur nago lan txukuna burutuko dugulaz”.
Bere taldekideekin batera, jokalari hauek hurrengo larunbatean hasiera emango diote entrenatzeari, surf saio batean, Bera Berako atalek egiten duen zeharkako lanari esker, eta aukera polita izango da ohizko ez den giro batean taldea ikusteko. Uretan ondo aritzeko saioa 9etan hasiko da, eta oinarrizko ezagupen batzuk jaso ondoren, taularen gainean jarritzeko gai izango dira. Astelehenean, ordea, lan fisiko eta teknikoa hasiko da, eta Zumaian izango du, Abuztuak 8an, bere lehenbiziko partida, liga eta EHF Kopako txapelduna den Itxako Reyno de Navarraren kontra.