Bera Bera

Select your language

Hurrengo larunbatean, Abuztuak 1, Zurriolako hondartzan aurredenboraldiko entrenamenduak hasiko dituzte Akaba Bera Berako jokalariak, baina ez kirola egiteko zapatilak jarriz, surfean aritzeko neopreno janzkiekin baizik. Ekintza honek, Bera Bera klubeko surf eta eskubaloi sekzioen arteko laguntzakin, klubeko zeharkakoa azalduz, Akabak aukeratu egin du aurredenboraldiko saioei hasiera emateko, “lagunarteko taldea osatzeko eta etorri berriekin harreman estuagoa izateko baliogarria izango da, lan ezberdin, dibertigarri eta gogorra egiten”, adierazi du Reyes Karrerek, taldeko entrenatzailea. Aurredenboraldian 18 jokalari izango dira, lehenbiziko taldeko 17 jokalariak gehi filialeko Maite Alcoba, eta goizeko 9etan izango dira hondartzan material, teknika, seguritate eta surfa egiteko oinarrizko jakinbeharrak jabetzeko. Bukatu eta berehala, Kantabrikoko uretan sartuko dira ekintzarekin hasteko, “ikasiko bait dute taula gainean zutik jartzeko eta uretan nola aritzen”, azaldu du Alain, surf ataleko arduraduna. Ordu betez izango dira Zurriolako olatuekin borrokan jokalariak lan polita eta gogorra eginez. Lehenbiziko aldiz ikusi ahal izango dira bere taldekideekin fitxaketa berriak, Anna eta Evgeniya Punko ahizpa errusiarrak, Ana Krizanac atezain kroaziarrak, eta Ane Herrero eta Alba Menéndez gipuzkoarrak. Atzerritik etorritakoak gaur (asteazkena) Bilbora iristekoak dira, gauerdian, Frankfurretik, eta bertan klubeko batek hartuko ditu Donostiarantz ekartzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores