Bera Bera

Select your language

Defentsa ikaragarriak, eta Johanna Bouveret atezainaren lan ezinhobeak eman dio Akaba Bera Berari bere bigarren Erregina Kopa Monovaren (Alacant) Prosolia Gaviota Eldari 25 eta 19 irabazi ondoren Benetan ondo aritzen dira donostiarrak halako txapelketetan, azken lau urteotan Erregina Kopako finalan izan bait dira, 2007an eta 2009an tituluak lortuz. Titulu berri honekin nabarmen da kluba honek izandako gorakada, Espainiako nesken eskubaloian onenen artean kokatuz.. Poza zabaldu zen taldean bukatzeko seinalea entzuterakoan, eta han zegoen hogeina zaletuekin ospatu zuten txapelketa, azalduz Kopan talderik indartsuena izan dela, laguntasun, seriotasun eta emaitzak azalduz. Horren proba izan da gaurko finala, ABF ligako bigarrena, Elda, gainditu baitutelako nabarmen hobea izanez. Lehenbiziko minutuetan bi taldeek bestea ezagutuz eman zituzten. Elda aldetik Soit eta Tivadar errumaniarrak ondo aritu ziren kanpotik, eta Asensio pibotearekin konbinaketak sortuz. Akaba Bera Beran, ordea, bere ohizko kontraerasorako jokoan oso ondo aritu zen Matxalen Ziarsolo, lehenbiziko aukerak gol bihurtu zituela. Hogeigarren minutura arte berdintasuna izan zen nagusi, nahiz eta alacantekoek abantaila txikiak izan. Baina Akaba Bera Berako defentsa sendoa zen hegaletan eta zentroan, eta lateraletan oso ondo aritu zen kanpoko jaurtiketak egiten ez uzten. Gainera, Bouveret atezainaren lana oso ona izan zen. Partida 9-6ko kontra zegoenean, Reyes Karrerek hutsartea eskatu zuen, eta 5-0 goleko partziala lortu izan zuen. Horrela, atsedenaldian donostiarrek 10 eta 14ko abantaila lortu zuten. Bigarren zatian izugarri ondo aritu zen defentsan Bera Bera, eta nahiz eta Elda diferentzia murrizten saiatu, ezinezkoa sortu zen. Bigarren zatiko erdian momentu zailenak pasa zuen Bera Berak, bitan bi minutu egon zen bi jokalari gutxiagokin, zigortuta izan zirelako epailengatik. Nahiz eta bi goletara jarri, berriro topo egin zuten Boxenek Bouveretekin. Azken minutuetan bi lerroen artean konbinaketak ezinhobeak izan ziren, et ahorren ondorioz Amelie Goudjo 4 gol sartu zituen, partida amaitutzat emateko. Arrakasta sinesgaitza izan da Erregina Kopa hau Akaba Bera Berarentzat, eta adierazi du lan ikaragarria egiten ari dela talde donostiarrak, aurten txapeldunordea izan dela ABF Kopan, eta orain ligan laugarrena dela, hirugarren postua hiru puntutara daukala. Titulu honekin Bera Berak hurrengo urtean Europako Errekopan parte hartzeko txartela lortu egin du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores