Bidebietan izango den ABF Kopako zortzigarren edizioaren ordutegiak konfirmatuta daude
Joan den astean Akaba Bera Berak jakin zuen Donostian izango dela VIII ABF Kopa, eta berehala jarri da martxan taldea antolakuntza aurrera eramateko. Horren barne ordutegi fijoak jarri ditu jadanik.
Abenduak 19an jarriko da martxan senior kategorian, arratsaldeko 18:00etan, Bidebietako Kiroldegian, lehenengo finalerdiarekin, Itxako Reyno de Navarra eta Parc Sagunt aurrez aurre izango diren partidan. Gero, 20:00etan, etxekoak izango dira ligako txapeldunaren kontra, Prosolia Gaviota Elda.
Abenduak 20an, txapelketako azkeneko egunean, egun osoan eskubaloiko partidak egongo dira Bidebietan, “Minikoparen” finalak barne. Txapelketa berezi honetan, lehenbiziko aldiz garatuko dena, ABF Kopan izango diren taldeen gazte mailako ekipoak izango dira. Jardunaldi hau bukatzeko ABF Kopako finalerdietan galtzaileek borrokatuko dute hirugarren postua lortzeko arratsaldeko 17:00etan, eta irabazleek finala jokatuko dute arratsaldeko 19:00etan.
Talde donostiarrak jarri ditu sarreren prezioak txapelketa honetarako. ABF Kopa osorako abonua (lau partida) 20 eurokoa izango da; jardunaldi bakoitzeko abonua (bi partida) 12 eurokoa. Partida bakarra ikusteko (beti jardunaldi bakoitzeko bigarren partida) sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da.