Junior Mailako selekzioarekin joango da Amaia Ramírez delegatua izateko Errumaniako txapelketan
Gero eta berri hobeak dira Akaba Bera Bera eskubaloi taldearentzat, bere bigarren entrenatzailea eta kirol psikologoa den Amaia Ramirez konbokaturik izan da Junior mailako selekzioaren delegatua izateko. Asteburu honetan Braila-n (Errumania) izango da taldearekin.
Honela, Ramirez sartu da Sagrario Santanak zuzentzen duen taldean, eta bertan elkartuko da Kattalin Olasagasti pibote andoaindarrarekin, Bera Berako jokalaria, txapelketan ere egongo dela.
Bihar, ostirala 28, Espainiako Junior selekzioak Poloniaren kontra jokatuko du, eta larunbatean Frantzia izango du arerio. Igandean, bertako taldearen kontra, Errumania, bukatutzat emango du “Abenduaren lehenengoa” deitutako torneoa.