ABF Koparekin batera gazte mailako "Minikopa ABF" izango da Bidebietan
ABF Kopako zortzigarren edizioarekin batera, lehenbiziko aldiz, estatuko nesken eskubaloi talde indartsuenetako gazte mailako taldeak aurrez aurre egongo dira Bidebietan 19 eta 20an izango den txapelketa batetan.
Akaba Bera Berak gero eta detaile gehiago ematen ditu ABF Kopari buruz, duela gutzi antolatzeko ardura hartu ondoren, eta donostiarren aparte joan den denboraldiko lehenbiziko hiruak egongo dira, Elda, Itxako eta Parc Sagunt.
Azkenean Abenduko 19 eta 20an izango da txapelketa, eta lehenengo egunean Akaba Bera Berak Elda izango du arerio, eta bigarren finalerdian Itxako eta Parc Sagunt izango dira. Hurrengo egunean galtzaileek hirugarren eta laugarren posturako jokatuko dute, eta garaileak finalean izango dira.
Antolatzeko ardura hartu eta berehala, Bera Berak martxan jarri du "Minikopa ABF", non elkartutko dira lau talde nagusienetako gazte malako taldeak. Honela, ikusleek ezagutuko dituzte Espainiako talderik indartsuenetako harrobiak, nagusienetako partidak errepikatuz, baina gazte mailan, hau da 1991 eta 1992an jaiotako jokalariekin.
Parte hartuko duten taldeen artean oso ondo hartu dute ideia hau, formazio kategoriak promozionatzeko, eta talde guztiek jadanik konfirmatu egin dute beren etorrera.
Gainera, eta beti ordutegi finalak kontutan izanik, Akaba Bera Berak saiatuko da ordu libreak behe kategorietako taldeekin betetzen, kadete eta infantilak, eta inguruko zaletuek eskubaloiko sesio jarraitua izango dute.