Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berako jokalariak diren Tati Garmendiak (Espainiakin); Raph Tervelek eta Alexandra Lacrabèrek (Frantziakin), Suediak irabazi egin duen Ile France txapelketan hartu dute parte. Jorge Dueñasek zuzentzen duen taldean Tati Garmendiak hiru gol sartu ditu, hiruak zazpi metroetatik eta Portugalen kontra. Ez ditu minutu asko izan donostiarrak Macedonia 08 Europako Txapelketarako prestakuntza torneo honetan. Espainia bigarrena izan da Frantzia (25-26) eta Portugal (25-23) gaindituz, eta Suediaren kontra 23 eta 24 galdu ondoren. Minutu gehiago izan dute, ordea, Raph Tervel eta Alexandra Lacrabère Frantziako selekzioarekin. Taldeko kapitaina den Tervelek oinarrizko jokalaria izan da bai defentsan eta baita erasoan ere, eta hiru partidatan hiru gol sartu ditu. Bestalde, Lacrabèrek ez du sorte handirik izan bere jaurtiketetan eta hiru gol ere sartu ditu hiru partidatan. Talde frantziarrak ezusteko berdinketa izan zuen Portugalen kontra, 28na, eta Espainia eta Suediaren kontra gol bakar batengatik galdu egin zuen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores