Bera Bera

Select your language

Bidebietan 31 eta 32 galdu egin zuen Akaba Bera Berak Rostov-Don talde errusiarraren kontra, eta horren ondorioz derrigorrezkoa izango du Errusian irabaztea EHF Kopako zortzirenetarako sailkatzeko. Bere hutsen biktimak izan ziren donostiarrek, behin eta berriro baloi galera sinestezinak egiten zituzten, eta horretaz baliatuz Rostovenek posesio ugari izan zituzten. Eskerrak partidako azkeneko 20 minututan Reyes Karreresek defentsa irekiago bat agindu zuela, eta partida berdindu egin zen. Partidaren hasierak azaldu egin zuen nolakoa izango zen errusiarren jokoa, erasoak bere lateraletan oinarrituz, altuera handikoak (1,90 metrotik gorakoak), eta hegalekoak habilidade handikoak sistemak amaitzerakoan. Bi taldeak hasi ziren 6-0 defentsarekinn, baina ez ziren espero zen bezain gogorrak, eta markagailuan erreztasun osoz handitzen zen gol kopurua. Kanpokoen erasoan aritzeko botereak 2-3 goletan mantendu egin zuen diferentzia, eta taldeak azaldutako amorruak, Tati Garmendiaren zuzendaritzak, eta Matxalen Ziarsoloren eragintasunak lortu zuen diferentzia ez handitzea. Atsedenaldian, markagailuak 17 eta 20koa azaltzen zuen, eta defentsan bi taldeek egindako lan kazkarra nabarmena zen. Partida berrastean, ildo beretik jarraitu zuen, eta Adzhiderskayak jaurtitzeko erreztasunari esker, etxekoen defentsa gainditzen zuten, eta bestetan Uskova hegaleko internazionalak etekina ateratzen zuen. Dena den, bigarren zati honen erdialdean etxeko entrenatzaileak, Reyes Karreresek, taldearen ideia eza zuzentzeko, irekiago defentsa bat agindu egin zuen, Veronica Valverde aurreratua, defentsa sakontzen, eta hurbilagotik jaurtitzaileak markatzen.3-2-1 defentsa horrek etekin nabarmenak eman zizkion etxeko taldeari, eta baloi ugari berreskuratzeko aukera izan zuten partida berdintzeko. Aldaketa honekin batera, atean egindako aldaketa ere hobetzeko izan zen, Patri Aisak lan ona egin bait zuen Johanna Bouvereten ordez. Bukatzeko bi minutu besterik ez falta zirenean, etxekoek 30 goletara berdindu egin zuten partida, eta emaitza oraindik irekia zen. Kanpokoek gol bateko abantaila lortu zuten partida bukatu zenean, baina Bera Berak berdintzeko aukera izan zuen, 7 metroko jaurtiketa bat izan zuen Sanromanek 32na jartzeko, baina huts egin zuen. Rostov-Donek merezi zuen garaipena, baina irekita dago oraindik kanporaketa, donostiarrek azaldu egin dutelako nahiz eta huts ugari egin, badirela gai errusiarrei aurre egiteko bere etxean. Hurrengo asteazkenean Akaba Bera Bera Leonera joango da Clebaren kontra jokatzeko Superliga ABFko zortzigarren jardunaldian. Eta egun ta erdi geroago, Rostovera joango da Bera Bera EHF Kopako kanporaketa betetzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores