Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bere etxean denboraldi honetako jokatu duen azkeneko jardunaldia, ezin izan zuen garaipenarekin agur esan. Puntuak ez zituen behar, beraz, aspaldiko partez lasaitasun osoz hartu zuen partida. Bestalde, Rocasarentzat oso garrantzizkoak ziren hemen lortutako puntuak seigarren postua eskuratu ahal izateko. Partida bi taldeen erasoaldietako akatsengatik nabarmendu zen, batik bat, kontraerasoak bultzatuz. Atsedenaldira kanpotarrek lau goleko errentarekin joan ziren aldageletara eta bigarren zatian goleko diferentzia mantentzea lortu ahal izan zuten. Asteazken honetan Akaba Bera Berak azkeneko partida jokatuko du Almeriako Vicar Goyaren aurka arratsaldeko 20:00etan andaluziako herri honetan. AKABA BERA BERA Bouveret, Tati Garmendia (3), Zulai Agirre (5), Krnic (2), Patri Pinedo (4), Petrinja (4), Ziarsolo (3) –hasierako zazpikoa-, Aisa, Montse Puche, Eider Rubio (3), Maite Alcoba, Valverde (4), Teruel eta Sanromán (2). ROCASA Krasnic, Grimholt (4), Lipan (7), López (7), Marín (6), Rogoz (3), Mellingen (4) –hasierako zazpikoa- Pulido, Albadalejo, Rodríguez, Borseth eta Zurita (1). Partzialak 2-4, 4-6, 6-8, 9-13, 12-15, 13-17, 15-19, 19-23, 21-25, 24-27, 27-31 y 29-32. Epaileak Muro eta Rodríguez. Krnic, Ziarsolo, Rubio eta Tervel, kanporatu zituzten Akabaren aldetik eta Zurita, Lipan y Grimholt (bi aldiz) kanpokoak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores