EUROPAKO ERREKOPAKO ZOZKETA
Bihar eguerdian, asteartea, Akaba Bera Beraren hurrengo finalerdietako aurkaria ezagutuko da, apirilaren 20 eta 27an jokatuko diren kanporaketetan. Aurkariak Larvik norvegiarra, Prodavka kroaziarra edo Rumentul Brasov errumaniarra izan daitezke. Lau finalerdietako taldeetatik Akaba Bera Bera da Txapeldunen Ligatik ez datorren bakarra, gainontzekoak goi mailako konpetiziotik jeitsitakoak dira. Gainera, guztiak beren herrialdetako ligako buru dira. Beraz, hiruetatik edozein suertatzen bada ere, oso aurkari gogorra izango da. Ziurtatu daiteken gauza bakarra zera da, kontinenteko goi mailako eskubaloiaz gozatu ahalko dela.