Bera Bera

Select your language

Bihar larunbata, Akaba Bera Berak klubaren historiarako partida garrantzitsua biziko du Kif Vejen daniar taldearen aurka, hau da, Europako Errekopako final erdietarako kanporaketa lortzeko borrokan sartuta egotea. Orain dela hilabete bat taldeak final zortzirenetan Buducnost talde indartsua kanporatzerakoan oso maila onean zebilela erakutsi baldin bazuen, eta honekin denboraldiaren hasieran ezarritako helburuetako bat betetzea lortu, hemendik aurrera lortzen den guztia plantilak zituen aurreikuspenak erabat beteta egongo dira. Dena den, hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera oso erreala da eta azkeneko bi hilabeteak oso neketsuak izan badira ere, talde osoa prest dago geratzen diren azkeneko indarrak biharko partidan emateko. Neurketa 14:20tan ordu bitxian izango da Danimarkako Kolding hiriko kiroldegian, bertako taldeak bere zaletu guztien bultzada edukiko du eta baita Bidebietan lortutako aldeko emaitza ere. Dena den, askotan okerreko egoeretan borrokatzeko gaitasuna erakutsi duen taldea da Akaba, non, kalitatea eta anbizioa gehituz gero etekinak ateratzen jakin izan du egoera zailei. Kif Vejen-ek jokatu behar izandu zuen ere asteazken honetan ligako jardunaldia Aarhus-en aurka, 19 eta 18 irabazi zuelarik. Honi esker laugarren postura igotzea lortu dute hirugarren sailkatuarekin puntuta berdinduta egoteko, Slagelse taldea. Akaba Bera Berak joaneko partidako hasierako hamabost minutuetan defentsan egin ziren akatsak ekiditen saiatuko da defentsa gogor bat ezartzen, Melbeck eta Eric albokoen kanpo jaurtiketak saihestearren. Baita erasoaldiko egoeretan baloi galerak murriztu, daniarrek kontraerasoaldiak erraztasunarekin ez dezaten estrukturatu. Hau da, defentsa eraginkorra eta joku azkarra, erasorako trantsizioetan baloiaren jabetza galtzeko arrisku egoerak murrizten, izango dira Akaba Bera Berak erabiliko dituen estrategiak neurketari aurre egiteko. Bi goleko errentarekin irabazi beharko du partida Akaba Bera Berak, baino bategatik bakarrik irabaziz gero, 27 gol baino gehiago sartu beharko ditu, kanporaketako golen kontaketagatik golaveragea alde edukiko zuelako. Emaitza berdina emanez gero, hau da, 26 eta 27, penaltita erabakiko litzateke kanporaketa, 05-06 denboraldian gertatu bezala Trier alemaniarraren kontra, Akabak irabazi zuena Beraz, bihar larunbata, neurketa garrantzitsua eta historikoa euskal eskubaloiarentzat daniar herrialdeetan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores