Bera Bera

Select your language

Bihar asteazkena, Akaba Bera Berak Alacantera bidaiatuko du Mar Alicante taldeari aurre egiteko. Egun berean izango den partida, arratsaldeko 20:30etan jokatuko da Florida Babel kiroldegian eta Merino eta Moyano Castilla eta Leon-go eskolako epaileek zuzenduko dute. Norgehiago honetarako Akabak hamabi jokalarirekin bakarrik joango da. Larunbatean klubak europako kanporaketaren oso partida garrantzitsua jokatzen duenez, bidaia hau egazkinez egitea erabaki da, betiko moduan autobusean joanez gero hiru egun beharko ziren eta. Ekonomikoki ordainketa handia egin beharko denez, gastuak murriztearen beharra egon da eta honengatik hamabi jokalariz osatuta besterik ez doa expedizioa. Deialditik at geratuko diren jokalariak hauek dira: Libe Altuna, Ixone Minguez, Natasa Krnic eta Esme Lopez. Azken honek bere errekuperazio lanarekin jarraitzen duelarik. Hala ere, taldea ostegun arratsaldean iritsiko da Hondarribiko aeroportura eta zuzenean entrenatzera joan beharko du Europako kanporaketa prestatu ahal izateko Mar Alicanteri dagokionez esan dezakeguna zera da, taulako erdiko sailkepenerako abonatuta dagoela, goi mailara azkeneko aldian igo zenetik, 2001-02 denboraldian, normalean urtero erdiko postuetan bukatzen du liga. Une honetan zazpigarren sailkatua dago hamazazpi punturekin. Bere kokagunea jeitsierako postuetatik zein europarako plaza bat eskuratzeko ematen duen eskubidetik aldenduta dago. Gainera koparako konpetizioan sartzea lortu du. Akaba Bera Berarekin eduki duen lehenengo itzuliko norgehiagokan 25na bukatu zuen, bi taldeen arteko oso parekatua izan zen partida batean eta Esme Lopez min hartu zuen azkeneko minutuetan. Alacantiarren plantilak aktuazio onak edukitzen ari diren jokalari gazte multzo bat dauka, ez soilik taldean, baita espainiako junior selekzioan ere. Hemen topa ditzazkegu lehenengo lerroko María Lujan edo eskubi hegaleko Carmen Martin andaluziarra, azken hau emakumezkoen eskubaloian etorkizun handienetakoa duen gaztea, biak aktuazio nabarmena eduki zuten Turkian jokatu zen azkeneko junior mundialean. Baino gaztetasunari eskarmenduko jokalariak gehitzen zaizkio taldeari, hortxe aurkitzen baititugu besteen artean, Gema Lujan ezker albokoa, Pederssen erdilari norvegiarra, Silvia Ederra Itxakoko pibote ohia edo atean Llanos Trigueros, Akabatik iritsi den atezaina. RUBIO, GARMENDIA ETA PINEDO ESPAINIAKO SELEKZIORA DEITUTA Eider Rubiok Jorge Dueñas hautatzailearen deia jaso du, Pinedo eta Garmendia Akabako beste bi kideekin batera, datorren martxoaren 28tik 31ra Alemanian preolinpikoko txapelketa jokatzeko, non, Pekin-en ospatuko diren hurrengo Joku Olinpikoetan espainiako selekzioak bertan parte-hartzeko leku bat lortzeko jokatuko du. Kontzentrazioa martxoaren 17an hasiko da eta 25ean bukatu Madrilen. Tarte horretan, lagunarteko bi partida jokatuko dituzte Chinaren aurka. Ondoren, martxoaren 26tik 31a arte Leipzig-era (alemania) joango dira, preolinpikoko espainiaren egoitza herri honetan baitago. Talde berean Cuba, Alemania eta Suetzia egongo dira, lau hauetatik bi talde bakarrik edukiko dute aukera Pekinera joateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores