AKABA BERA BERA VS FARHO GIJON
Klubeko historiako bigarren tituluaren ospakizunaren ondoren, Akabak bihar larunbata berriz itzultzen da ligara arratsaldeko 19:00etan Bidebietako kiroldegian.
Hilabete arrakastatsua bizitzen ari dena klubak une hauetan, baino ezin du liga zaindu gabe utzi, azken batean honek ematen baitio hurrengo denboraldian Europako txapelketa jokatzeko aukera.
Oraingo honetan Farho Gijon-en aurka egingo du, jaitsierako postuetatik aldendu nahian borroka bizian dabilen taldea. Bederatzi puntuekin hamargarrena kokatzen da sailkapenean, baino puntu bakar batera sailkepeko azkenaurreko taldetik. Gainera, bigarren itzuli honetan oso puntu garrantzitsuak galdu ditu bere arerio zuzenen aurka, Castrorekin galdu egin baitzuen eta Elche-ren kontra berdindu, azken bi hauek puntu bat gutxiagorekin bere atzetik kokaturik daudela. Honek behartzen diete sailkapenean goitik dituzten taldeei puntuak kentzen saiatzea.
Lehenengo itzuliko partida donostiarren alde erabaki zen 21 eta 27 emaitzarekin. Norgehiagoka osoa Akabak menperatu zuen goitik behera konplikaziorik gabeko partida batean. Orduan Gijon-en aldetik goleatzaileak eskubi hegaleko ezkertiar portugaldarra Fernandes zazpi golekin eta ezker alboko jaurtitzailea Viorica Pavel beste bost golekin izan ziren. Bisitarien aldetik bi hauek dira arriskutsuenak. Portugaldarra jokalari azkarra da kontraerasora oso ondo ateratzen baita eta bere postutik oso jaurtiketa ona duelako. Ezker alboko Viorica Pavel sei metroetan kokatzen diren defentsaren aurrean, distantzia eta lekua uzten diotena, oso jaurtiketa bortitza du, bera da ligako golegile nagusia 112 golekin.
Bestalde, Farho Gijon-ek erasoaldietan jarraipen ona ematen dio baloiari eta defentsa ondo antolatzen duen taldea da. Oso atzerritar gutxi ditu, ia gehienak bertako arrobitik ateratako jokalariz osatua baitauka plantila. Baino denboraldi honetarako bere fitxaketa garrantzitsuena Oksana Sakada izan da, ukraniako jokalari internazionala. Honek oso zauri larria eduki zuen Alemaniarren aurka jokatzen ari zela azkeneko Munduko Txapelketan Frantzian. Hasiera batean gerrialdeko hiru bertebra hautsi zituela pentsatu bazen ere, azkenean kolpe handi batean geratu zen guztia. Dena den, horren ondorioz aste batzuk egin behar izan zituen ohean mugitu gabe eta bi hilabeteko baja luzean geldirik egon da. Dagoeneko bere taldearekin konpetizioan sartu da baino kontutan eduki behar da denbora asko ariketa fisikorik egin gabe egon dela.
Akaba Bera Beraren aldetik gaur goizeko saioan Natasa Krnic-ek orkatilako zaintiratu handia eduki du eta biharko partidarako zalantza da.
HARRERAK UDALETXEAN ETA FORU ALDUNDIAN
Superkopako txapeldunaren titulua lortzea bai Donostiako udaletxeko bai Gipuzkoako Foru Aldundiko harrerak merezi izan du. Donostiako udaletxean astelehenean, martxoaren 3an, eguerdiko 12:30etan izango da ekitaldia. Gipuzkoako Aldundian berriz, martxoaren 7an, ostirala eta Europako txapelketako bezperan, izango da oraindik ordua zehaztu gabe dagoelarik