Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak bere historiako bigarren aldiz lortzen du Europako Errekopako final laurdenetara pasatzea. Emozioz betetako partida bizitu zena larunbatean Bidebietan. Nahiz eta lehenengo zatian zehar galtzen joan, taldeak lasaitasuna mantentzeko gai izan zen eta azkenean partida irabaztea lortu eta honekin batera, kanporaketa zalantzarik gabe bere alde eskuratu. Itzuliko partida Podgorican zazpi egun aurretik jokatutakoaren antza eduki zuen. Han lehenengo zatia Akabak menperatu bazuen eta bigarrenean etxekoek protagonista izatera pasa baziren, larunbatean alderantziz gertatu zen. Lehenengo zati bat, non, Montenegrokoek bost goleko errentarainoko aldearekin jarri ziren eta ekartzen zuten bi goleko errenta gehituta, kanporaketa bere alde zazpi goletara jartzen zen. Baino Akabak azkeneko hamar minutuetan eduki zuen erreakzio onari esker, atsedenaldira 15-16eko emaitzarekin iristea lortu zuen, kanporaketa irekia geratzen zelarik bi taldeentzat. Bigarren zatia jai batean bihurtu zen Akabarentzat eta Bidebietara hurbildu ziren zaletu guztientzat. Ikaragarrizko defentsa onean oinarritutako garaipena, Bulatovic, Jovovic eta Jovanovic-en lehenengo zatian hainbesteko arazoak eman zituzten kanpo jaurtiketa arriskutsuak, erabat deuseztatu zituena. Montenegroko jokalarien erasoaldien etengabeko gurutzeak, defentsa desorekatzearekin batera bere lehenengo lerroko jokalariei kanpo jaurtiketarako leku librea uzteko helburuarekin, ez zuen emaitzarik eman bigarren zatian, Akabak oso ondo egokitu baitzuen aurkarien aldaketak eta agresibitate handiago erakutsiz alboko aldeko sakontasunean. Honek guztiak, Buducnost-ek behin eta berriz talka egitea defentsaren hesiaren kontra eragin zuen eta erabat deuseztatuta geratzea bere gola egiteko gaitasuna. Akabako erasoaldietako jokalarien mugikortasuna eta jarraipena behin eta berriz lekua topatzen zuten, bereziki egaleko eremuetatik. Buducnost T-mobilen defentsa sei metroetan kokatua zegoenez oso ondo baliatu ziren honetaz Akabako jokalarien barnekaldiak golean edo penaltian bukatzeko. Behin lau goleko errenta lortuta, Akabak oso ondo menperatu zuen partidaren erritmoa. Lasaitasunez eta baloien galerak kontrolatuz, sei goleko errenta zuela sartu zen azkeneko bost minutuetan. Azkenean landutako garaipena eta sekulako partida jokatu zena talde on baten aurka. Bihar, asteartea, jakingo da Akabaren hurrengo aurkaria. Datorren kanporaketa martxoaren 8an eta 15ean jokatuko da eta hauek izan daitezke aurkariak: Krim Mercator (Eslovenia) Cluj-Napoca (Errumania) KIF Vejen (Danimarka) Rulmentul Brasov (Errumania) Le Havre HAC (Frantzia) Larvik HK (Norvegia) Podravka Vegeta (kroazia) Akaba Bera Bera: Bouveret, Tati Garmendia (6), Aguirre (2), Esme López (9), Pinedo ( 8, 6 penaltiz.),Tervet, Ziarsolo (4)-hasierako zazpikoa- San Román (2, 1 penaltiz), Valverde (1) Aisa, Rubio (1), Puche, Petrinja. Buducnost T- Mobile: Bajaktarovic, Dragutinovic (6), Damjanac (2), Mladenovic (3), Budatovic (8), Jovovic (3), Radocevic (4, 1 penaltiz)- hasierako zazpikoa- Pavicevic (1), Vlahovic, Perovic, Djurovic, Radika, Milacic. Arbitros: Guyot y Stalder. Ziarsolo eta Tervel Akabaren aldetik kanporatu zituzten eta Radika, Jovovic, Mladenovic eta Pavicevic (2) Buducnost T-mobile-en aldetik. Markagailua bost minuturo: 3-2; 5-5; 6-9; 8-12; 11-15; 15-16- atsedena- 18-17; 21-18; 25-20; 28-23; 30-24; 33-27 (amaiera). Gorabeherak: 800 zaletu elkartu ziren Bidebietako kiroldegian Europako Errekopako final zortzirenak ikusteko. Partida hasi baino lehen, Akaba Bera Berak omenaldia eman nahi izan zuen urtean zehar bere laguntza ematen duten klubeei: Ereintza, Loiola, Donibane, Mutriku, Egia eta Bidasoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores