Bera Bera

Select your language

Europako Errekopako itzulerako final zortzirenetako doakion partida. Larunbatean arratsaldeko 16:30etan eta Etb-ko kamarak bertan zuzenean egongo direlarik, Akaba Bera Berak montenegroko Buducnost T- mobile taldearen aurka jokatuko du. Bertan erabakiko da final laurdenetarako pasatuko den taldea. Bisitariak Donostiara bere aldeko bi goleko errenta eskasarekin datozte, kanporaketa irekita uzten duela bi taldeentzat. Akabak joaneko partidako lehenengo zatian erakutsi zuen jokua egin beharko du eta bigarren zatian sortutako derrigortu gabeko baloi galduen akatsak ekidin, Buducnost taldeak ondo baino hobeto etekinak ateratzen aprobetxatu baitzuen markagailuan aurrea hartzeko. Montenegroko talde gaztea kalitate handia du eta bere joku diziplinatuarengatik nabarmentzen da, non, naiz sarreretan naiz kanpo jaurtiketekin arrisku handia dute. Gainera, abiadura handia ematen diete bere ekintza guztiei, bereziki bigarren erasoko igoaldietan. Jokuaren zuzendaritza bederatzi zenbakia duen Ana Radovic 19 urteko zentralaren gain dago, 7-8 metroetatik lurretik oso jaurtiketa gogorra egiten duena. Baita ere, arreta berezia jarri behar da ezker alboko Sanja Jovovic eta Marija Jovanovic eta eskubi alboko ezkertiarra Katarina Bulatovic. Guztiak bederatzi metroetatik jaurtiketa bikainak egiteko gaitasuna baitute. Akabak bere aldetik, plantila osoa prest dauka partida honi aurre egiteko. Konpetizio bat, non, aukera handiak daude hurrengo kanporaketara pasatzeko, bigarren aldiz bere historian izango litzatekeena. Azkeneko aldiz Europako Errekopako final laurdenetara iritsi ziren ikusteko 96-97 denboraldiraino joan behar da oraindik taldea Corteblanco Bidebieta zelarik. Garai hartan Larvik HK talde norvegiarrak kanporatu zuen, etxean 22nako emaitza eginda eta Norvegian 30-17 galdu ondoren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores