Bera Bera

Select your language

Buducnost T-mobile europako txapelketetako talde klasiko bat da Txapeldunen Ligan 95/96 denboraldiatik etengabe parte-hartzen ari den horietakoa. Eskarmendu handiko klubaren aurka aurre egin beharko du Akaba Bera Berak larunbata honetan, otsailak 9, arratsaldeko 17:30etan hango zelaian, SC Morača. Montenegroko taldeak bere pistara, batez beste, 4.000 zaletu erakartzeko gaitasuna dauka europako txapelketetan eta bai aurkariei zein epaileenganako ikaragarrizko agresibitatea erakusten dute. Orain dela bi denboraldi, 05/06, Europako Errekopako finalera iritsi zen eta 3 goleko errentagatik bakarrik galdu zuen Györi Hungariar talde indartsuaren kontra. Baita ere, beste bost alditan final erdietara iristeko gai izan da Txapeldunen Ligan. Momentu honetan 23 urteko media duen taldea da, non, jokalari guztiak montenegrokoak dira bost ezik, hauek Serbiarrak direlarik. Lehiaketa-fase honetarako Slagelse daniarratik ekarritako bi jokalari Serbiar berriak fitxatu dituzte, Anja Obradovic eta Katarina Bulatovic ezkertiarra, biak lehenengo lerrokoak. Gainera, praktikan, ia-ia Montenegroko selekzioa da, entrenadorea barne, Tone Tiselj esloveniarra bertako hautatzailea baitda ere. Beraz, herrialde honetako ia jokalari on guztiak Buducnost T-mobileren disziplinan barruan daude. Bere lehenengo kontraerasoaldi azkarrengatik nabarmentzen dira, baino eraso posizionalean kanpo jaurtiketak bilatzen dituzte beraien lehenengo lerroko jokalarien garaiera aprobetxatuz. Akaba Bera Beraren helburu nagusia pistara joaten diren milaka zaletuen presioari eustea izango da eta emaitza on bat atera hurrengo larunbatean, otsailak 16, etxeko partidan kanporaketagatik borrokatu ahal izateko Bidebietako kantxan. Bi partidak herrialde bakoitzeko telesbitatik zuzenean emango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores