Bera Bera

Select your language

Europako Errekopako final zortzirenetako kanporaketan, Akaba Bera Berak txapeldunen ligako kanporatu berriaren aurka egin beharko du, Pogdoricako, Montenegroko hiriburua, Buducnost Monet taldea. Joaneko partida otsailaren 8an edo 9an izango da Montenegron eta itzulerakoa otsailaren 16an, arratsaldeko 16:30etan, Bidebieta kiroldegian, ETBtik ikusi ahal izango delarik zuzenean. Joaneko partidarako epaileak Bebetsos eta Meimaridis greziarrak izango dira eta etxean Guyot eta Stalder suitzarrak izango ditugu. Buducnost Monetek batez besteko 23 urteko adinako taldea dute, baina nahiz eta oso gazte izan kalitate handikoak dira. 23 urteko Radicevic edo 22 urteko Jovanovic jokalari gazteak, taldeko golegile handienak izan dira Txapeldunen Ligan aurten, 36 eta 25 golekin, hurrenez hurren. Dena den, final zortzirenetarako Slagesse talde daniarretik etorritako fitxaketa berriak izango dituzte, Katerina Bulatovic eskubi alboko ezkertiarra eta ezker alboko Ana Obradovic. Internazional mailako jokalari handiak ,zalantzarik gabe, taldea asko indartuko dutenak Partida zaila arerioen kantxan, non, joaten diren ohizko lau mila zale kanpotarren zein epaileen gain egiten duten presioarekin etxeko taldea bultzatzen dute, beraz, ezinbestekoa izango da emaitza ona ateratzea, gero Bidebietako partidan aukerak eduki ahal izateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores