Bera Bera

Select your language

Kanariarren ohiko pista zailak, eragotzi du Akabako jokalariek Koparako sailkatzearen baieztapenarako behar ziren bi punturekin etxera bueltatzea, kanariar uhartera egindako bidaian. Aurkarien atezainaren egundoko aktuazioari esker, partida etxekoen alde desorekatu zen. Norgehiagoka hasi bezain pronto, sei metrotik egindako lau geldiketak kanariarren kontraerasoak bultzatu zituen guztiak goletan bukatzeko. Horrela, lehenengo bost minutura markagailua bost eta bi etxekoen alde jarri zen. Nahiz eta sei metroko aukera garbietara iritsi, donostiarrak zailtasun handiak topatu zituen Emina Krasnicren atea gainditzeko, egoera hau frogatzeko esan daiteke lehenengo zatian hogeitamar jaurtietatik hamar gol lortu ziren bakarrik, penaltiak aparte. Eta bigarren zatiko azken laurdenean hamaika jaurtiketatik bi gol besterik ez ziren lortu. Orain, larunbatean jokatu behar den partida Almeriako Vicar Goyaren aurka, derrigorrezkoa da bi puntuak lortzea. Beraz, taldea jada lanean hasi da helburua betetzeko. RoCasa: Krasnic, Borseth (5), Rogoz, Lipan (1), López (10, 4p), Marín (4), Grimholt (5) -hasierako zazpikoa-, Pulido, Suárez, Albaladejo, Rodríguez (1), Zurita, Melligen eta Dumpiérrez (1). Akaba Bera Bera: Bouveret, Ziarsolo (2), Agirre (4), Tati Garmendia (6), Pinedo (1), Esme López, Rubio (1) -hasierako zazpikoa-, Aisa, Petrinja, Valverde (2), Tervel (2), Altuna, Puche (2) eta Sanromán(2). Epaileak: Raluy y Sabroso (Canarias) kanpoaraketak Borseth, Krasnic, López y Suárez kanariarren aldetik eta Tati Garmendia, Agirre, Ziarsolo eta Esme López Akabaren aldetik Markagailua bost minuturo: 5-2, 6-4, 7-9., 11-10, 13-11, 16-13 (atsedena), 17-14, 17-16, 19-18, 21-20, 22-21 eta 27-22 (amaiera)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores