Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan Akaba Bera Berak Las Palmas de Gran Canaria uhartera bidaiatu behar du BM Rocasa Remudasen aurka neurtzeko. Partida, Raluy eta Sabroso arbitratratuko dute hauek ere kanariarrak, arratsaldeko bertako 18:30etan izango da. Garrantzi handiko partida bi taldearentzat Koparako leku bat ziurtatu gabe baitute oraindik biak, zeren eta lehenengo itzuliko zortzi aurrenak bakarrik lortzen dute parte hartzeko eskubidea. Akabak bostgarren postuan hamabi punturekin dago eta hiruko aldea bakarrik du kanariarrekin, hauek bederatzigarrenak kokatua daudelarik. Beraz, garrantzizkoa da Akabak bi puntuak etxera ekartzea. Rocasa Remudas taldeak, ia-ia bere hasierako zazpikoa osatzen duten zazpi atzerritarrekin indartu da denboraldi honetan. Hauen artean, erdilaria zein alboko Kristian Borseth norvegiarra eta ezker egaleko Alina Marin errumaniarra nabarmentzen dira. Hala ere, orain arte eduki dituzten emaitzak ez datoz bat duten jokalarien mailarekin, azkeneko jardunaldian ezin izan baizuten gainditu Farho Gijonen aurkako berdinketa, nahiz eta taldea hau teorikoki maila gutxiagokoa izan. Dena den, Akaba Bera Berako jokalariak ez dira joango gehiegizko konfiantzarekin jakinda bi puntuak bi taldeentzako ezinbestekoak direla. Partida honetarako donostiarrak jokalari guztiak ditu prest. Europako Txapelketa Bestalde, igande honetan azkenean, klubak jakingo du zenen kontra jokatu beharko du Errekopako Txapelketako final zortzirenetako hurrengo kanporaketan. Txapeldunen Ligako hirugarren fasea bukatzen da, non, C multzoko hirugarren sailkatua izango du aurkari. Aukerak FTC Budapest hungariarra eta montenegroko Buducnost artean dago (Akabako Natasa Krnic talde ohia). Ostiralean, gaueko zortziretan Buducnost eta Olchim Valcea errumaniarra aurrez aurre jokatzen dute Montenegroko hiriburuan, Podgorica, azken honek sailkepenaren lehen kokatua dagoenez ez ditu puntuak behar. Buducnost taldeak irabaziz gero hau izango da Akabaren aurkaria. Aldiz, galduz gero, igandean Danimarka herrialdean jokatzen den Viborg daniarra eta FTC Budapesten arteko norgehiagokoaren emaitzari itxaron beharko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores