Bera Bera

Select your language

AKABA BERA BERA 23 – ORSAN ELDA PRESTIGIO 23 Berdinketa garrantzitsua Akaba Bera Berak Bidebietan lortu zuena Orsan Eldaren aurkako partidan. Norgehiagoka oso kalitate handiakoa izan zen, bi taldeek bere joku onena zelairatu baizuten. Bertara hurbildu ziren ikusleek asko gozatu zuten kantxan ikusitakoarekin eta emozioz beteta eduki zuen partidarekin etxekoei animoak eman zieten azken unera arte. Partida hasi orduko Alakantiarrak aurreratu ziren egaleko brasildarraren, Viviane Rodrigues, sartu zituen bi golei esker. Baino etxekoek ez ziren urduri jarri eta 5:1 defentsaren bitartez baloi asko berreskuratzea lortu ahal izan zuten kontraerasoan golak lortuz. Nabarmentzekoa da Akaba Bera Berak egin zuen defentsa ona. Laguntza handiak eta sei eta bederatzi metroko espazioa erabat menperatu zuten. Kanpotarrek zailtasunak eduki zituzten bere lehenengo zein bigarren lerroko jokalarien mugimenduak egiteko. Ondorioz, etxekoek partida kontrolatu ahal izan zuten, nahiz eta Orsan Elda markagailuan aurrea eraman ia lehenengo zatiaren osoan zehar. Beraz, atsedenaldira 11-12 emaitzarekin bukatu zen. Bigarren zatian markagailua bata eta bestearen aldekoa bilakatu zen. Aldagelatik atera eta bostgarren minutura Akabak 16-13ko aldea hartu zuen, baino aurkaria bere kalitate ona erakutsiz, azkar erantzun zuen eta berriz aurretik jarri zen 5-0ko partziala lortuz eta ondorioz bi goleko diferentziarekin aurretik jarriz, 16-18. Hala ere, euskaldunak ez ziren behera etorri eta berriz defentsako lan onari ekin zion eta hogeitamar segundu falta zirela norgehiagoka bukatzeko, Tati Garmendiak sartu zuen penalti baten bitartez 23ko berdinketa lortu zuen. Beraz, oso puntu garrantzitsua lortutakoa eta oso sentsazio onekin bukatu du Akaba Bera Bera taldeak 2007garren urtea. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENORI Akaba Bera Bera: Bouveret, Valverde (1), Patri Pinedo (1), Tati Garmendia (7, 6p), Esme López, Agirre (1), Sanromán (3) -hasierako zazpikoa-, Aisa , Rubio (2), Petrinja (3), Tervel (4), Ziarsolo (1), Puche eta Altuna. Elda Prestigio: Elejaga, Box (2), Fraile (2, 1p), Tivadar (1p), Soit (5), Jacques (6), Dajcman (2) -hasierako zazpikoa-, Maestro, Martynenko, Amorós (2), Verdú, Begoña Fernández (1), Ilic (2, 1p) eta Sánchez. Epaileak: González eta Fernández (Euskadi), Petrinja, Altuna (2), Pinedo (2) Tervel kaleratu zituzten donostiarren aldetik. Ilic, Soit, Jacques (2), B. Fernández (2) eta Box (2) Orsan Eldaren aldetik kaleratuak. Markagailua bost minuturo: 0-2, 2-4, 4-5, 6-7, 8-10, 11-12 (atsedena), 15-13, 16-16, 17-19, 19-20, 21-21 eta 23-23 (amaiera).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores