Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Berak erraz gainditu du Cleba Leon, nahiz eta lehenengo zatian baloia asko galdu ondoren eta aukera gehiegi eman leondarrei, azkenean, donostiarren maisutasuna gailendu da. Valverde eta gero Tati aurrean jarrita, 5:1 defentsa erabili da partida osoan, emaitza onak emanez, kanpotarrek ezin izan baitute erraz gainditu defentsak egindako hesia. Honen eraginez baloia asko berreskuratu da kontraeraso azkarra eta golean arazorik gabe amaitzeko. Akaba Bera Beraren jokua oso bizia eta azkarra izan da, Bidebieta kiroldegira hurbildu direnak asko gozatu dute. Nabarmendu behar da Patri Aisaren aktuazioa. Bigarren zatian atera da eta %54eko portzentaia egin du. Atsedenaldira 16-14eko emaitza eman da, baina bigarren zatian 7-1ko partziala egin ondoren goraka egin du . Akabak markagailua menderatzen hasi da eta joku ona erakutsiz partida amaitu arte mantendu du goleko errenta Batez ere, baloiak ez direlako apenas galdu eta beste partidekin alderatuta, talde osoaren efektibitatea nabarmentzekoa izan delako. Partida honetako Reyes Carreresek egin duen jokalari deialdiatik ia guztiak sartu dira pistan, baita ere, bigarren mailako Sara Curto gaztea, lehen aldiz goi mailako taldearekin egon delarik partida batean. Bi puntu garrantzitsu bostgarren postuan finkatu ahal izateko. Azkeneko ligako partida izan da etenaldia baino lehen, Emakumezkoen Eskubaloiko Mundiala jokatuko delako Frantzian abenduaren 2tik 16a arte. Abenduaren 22a arte itxaron beharko da eta jardunaldi honetan partida interesgarri batekin hastera doa, euskal derbia edukiko dugu Lizarran Itxakoren aurka. Beraz, esan daiteke Akaba Bera Berak froga ona izan duela datorren ostiralean eta igandean jokatu behar duen Europako Errekopako Txapelketaren kanporaketari aurre egiteko. Orain, jokalarien nekea eta errekuperazio lanak kontutan hartu beharko dira bi partida hauetara ezin baino hobeto iristeko. Akaba Bera Bera: Bouveret, Petrinja, Tati Garmendia (2), Ziarsolo (5), Puche (2), Eider Rubio (3), Agirre (6), -hasierako zazpikoa-, Aisa, Patri Pinedo (3), Valverde (9), Sanromán (5), Krnic, Curto eta Mínguez. Cleba León: González, Carvalho (1), Thorsen (3), Lima (2), Cembranos (4), Martínez (3), Rodríguez (6) -hasierako zazpikoa-, Guedes,Valiente (1) García (3), Bent Salam, Mugosa (1), Arias eta Cañón. Epaileak: Ordoki eta Eraso (Nafarroa). Rubio (2), Pinedo y Sanromán etxekoen kanporaketak eta Carvalho, Mugosa (2) eta Valiente Leondarren aldetik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores