Akaba Bera Bera 22 – Cementos La Union 26
Ahalegin handiak egin ondoren, azkenean Akaba Bera Berak ez zuen lortu bi puntuen saria. Nahiz eta donostiarrak partida osoan markagailuaren atzetik joan, Cementos La Union-ek ez zuen garbi eduki garaipena azkeneko minutu arte.
Partida 6:0 defentsarekin hasi zen, jokalari valentziarren kanpo jaurtiketak eta baloiaren zirkulazioa oztopatu zietelarik. Baloiak berreskuratu ziren, nahiz eta denak golean bukatu ez, Akaba partidaren barruan mantendu zuen kanpokoek markagailuan alde egin zezaten ekidituz.
Bigarren zatian, hasiera irregularra eduki arren, ondorengo hamar minuetan Akabak markagailuan gerturatzea lortu zuen eta Cementosen erasoa eutsi 18garren minutuan bi goleko diferentziara hurbilduz, 17-19. Baino une honetan, Mevdev jokalaria azaldu zen eta jaurtiketa bortitzen bitartez bere taldea lau goleko errentara berriz eraman zuen, non, nahiz donostiar jokalariak murriztea lortu izana, azkenean ez zen nahikoa izan irabazteko. Azkenean Cementos La Union bi puntuak bere etxera eraman zituen.
Akaba: Bouveret (16 par. 1 p), Patri Pinedo (3), Tati Garmendia (4), Sanrromán (1), Agirre (7), Valverde (1), Ziarsolo (2) -hasierako zazpikoa-, Aisa, Rubio, Mínguez, Puche (3, 1p), Petrinja(1) eta Krnic.
Cementos la Unión: Ciobanu (14 par. 1p), Martí (3), Guerola (4), Ejsmont (3), P. Alonso (2), Castañeda (3), Medved (9, 2p) -hasierako zazpikoa-, Maru Sánchez, Pareja (1), Pedro, Forner, Brauer (1p) eta Simescu.
Epaileak: González eta Fernández (Euskadi), kanporatu zituzten Patri Pinedo (2) eta Agirre akabaren aldetik eta Castañeda eta Ejsmont (2) Cementosetik.
Markagailua bost minuturo: 1-4, 5-6, 7-8, 8-11, 8-13, 11-15 (atsedena), 13,16, 13-19, 15-19, 17-21, 20-24 eta 22-26 (amaiera).