Europako bi partidak etxean
Akordio batera iritsi ondoren eta EHFtik atzoko egunean, proposamenaren onarpena jaso ondoren, Akaba Bera Berak Europako Errekopako hamaseirenako bi partidak etxean jokatuko dituela baieztatzen da. Lehenengoa azaroaren 9an, ostirala, Errenteriako kiroldegian eta bigarrena azaroaren 11an, igandea, Bidebietakoan.
Bi partidetako epaileak Roberto Scevola eta Tal Alperan italiarrak izango dira eta EHFk bidaltzen duen delegatua holandatik etorritako Monique Alserngeest da.