AKABA BERA BERA VS CEMENTOS LA UNION
Asteazken honetan, urriak 24, Akaba Bera Berak egungo liga txapelduna Cementos La Union Ribarroja (Valentzia) hartzen du arratsaldeko 19:00tan Bidebietako kiroldegian. Valentziarrek Europako Txapeldunen liga jokatu behar dutenez, partida asteazkenera aurreratzen da.
Oso partida zaila eta konplikatua donostiarrak aurre egin behar dutena. Valentziarrak ez dute oraingoz partidarik galdu ligan bigarren kokatuta daudelarik, BM. Sagunto bakarrik aurretik dutela. Jokalari ospetsuez osatutako taldea, etxekoek asko ahanlegindu beharko direlarik bi puntuak borrokatu ahal izateko.
Cementos La Union Ribarrojak oso plantila indartsua dauka, lehenengo lerroko jokalari handiak daude kanpo aldetik izugarrizko jaurtiketa ahalmena dutenak. Bere jokalari arriskutsuena ezker alboko internazional Serbiarra Tatjana Medved da, 1,90 garaiera du jaurtiketa indartsuarekin. Horrez gain, eskubi alboko Patricia Alonso internazional madrildarra dago, Annia Ejsmont erdikoa eta Barbara Brauer ezkertiarra.
Hala ere, Valentziarrak atea da hobekien beteta duten postua, non, Maru Sanchez atezain internazional madrildarra dago eta euskal ikusleen ezaguna Micaela Ciobanu, Akaba Bera Beran egon ondoren heldu zelarik.