PUERTODULCE ROQUETAS 27 – AKABA BERA BERA 27
Berdinketa lortu zuen Akaba Bera Berak asteburu honetan Almeriara egindako bidaian. Partida gogorra hasieratik, bi taldeen defentsa lanak garrantzia hartu zuen lehenengo unetik. Akabak, nahiz 5:1 defentsarekin hasi, laister jeitsi zuen 6:0 batera. Bigarren zatian, berriz, 5:1era bueltatu zen Krnic aurreratuta eta azkeneko unetan 4:2 jokatuz Rubio eta Valverde aurrelari gisa. Lehenengo zatian hainbat hutsune izan arren defentsa lanetan, bigarren zatian nahiko ondo aritu zen taldea eginkizun honetan. Beraz, oso partida parekatsua ikusi ahal izan zen bi taldeen arteko borrokan. Erasoan, Natasa Krnic gaztea nabarmendu zen bere atzeko jaurtiketa gogorrekin, Roquetasen defentsa erraz gaindituz. Nahiz eta Akaba Bera Berak hainbatetan markagailuan aurrea hartu, batez ere azkeneko minutuetan, ez talde batek ez beteak ez zuten lortu partida erabat menperatzea.
ROQUETAS: Oliveira, Bastero (4), Isabel Ibáñez, Tihana Ambros (3), Ana Paula Rodrigues (7), Alexandra Ristovska (5), Conceinçao (6), Ester García, Rosa Ana Jiménez , Morón (1), Laura Gina (1) eta De las Heras.
AKABA: Bouveret, Rubio, Valverde (1), Pinedo (6), Garmendia (2), Lopez (3) Agirre (5), Petrinja, Mínguez, Aysa, Puche (4), Ziarsolo (2) eta Krnic (4).
Bost minuturo: 3-0, 4-4,10-10, 13-12, 15-14 (atsedena), 17-16, 20-18, 21-21, 23-22, 25-24 eta 27-27 (amaiera)
Epaileak: Márquez eta Valero (Valentzia). Kanporatuak Roquetasen aldetik: Ambros (2), Bastero, Laura Gina eta Conceinçao. Akaba Bera Beraren aldetik: Eider, Petrinja (2), Agirre(1 eta 59. minutuan gorria zuzenean ikusi zuen)