AKABA BERA BERA – ELCHE MUSTANG
Irailaren 15ean, larunbata, Akaba Bera Berak ligako partida jokatuko du Bidebieta kiroldegian arratsaldeko 19:00tan, Elche Mustang Ohorezko mailara igo berria den taldearen aurka. Orain dela bi denboraldi goi mailan jokatutako taldea dugu, eta orduan, beste emaitzen artean Akaba Bera Berari 22ko berdinketa bat atera zion bere etxean.
Elchek ohorezko mailari aurre egiteko, elitean eskarmendu zabala duten jokalariak fitxatu ditu nabarmenenak, besteak beste, hauek direlarik: Susan Andersen (Akaba Bera Bera eta Vicar Goyako jokalari ohia), Cristina Cabeza (Vicar Goyako erdilaria), Marieke Van Der War (atezaina, Holandako selekzioko jokalaria), eta Tere Tur (Albokoa, Sagunto Bmko jokalari ohia). Hortaz, nahiz eta igo berria izan, ikusteko dago zer nolako maila erakusten duen.
Akaba Bera Beraren aldetik, Rafhaelle Tervelen eta Libe Altunaren baja ziurrekin jarraitzen du. Aldiz, baliteke partida honetarako Patricia Pinedoren parte hartzearena gauzatzea. Berri ona da pixkanaka taldea osatzen ari baitira eta. Honekin, lehenengo partidan bi puntu garrantzitsuak galdu ondoren, oraingo honetan berriz ez errepikatzea espero da. Gauzak horrela, intetsitate handiko partida ikusteko aukera izango da Bidebieta kiroldegian larunbata honetan.