FARHO BM GIJON 23-AKABA BERA BERA 28
Garaipen berri bat lortu du gaur AKABA BERA BERAk Asturiasen, pistan nahiko txukun ibili den GIJON taldearen aurkako neurketan. Izan ere, asturiarrak eta batipat lehen zatiko azken minutuetan, Petrinja jokalariaren kanporaketa aprobetxatuz, gipuzkuarren defentsa sistema kolokan jarri du zenbait momentutan, eta partiduaren atsedenaldira berdinketarekin joatea lortu ere bai. Baina bigarren zatia hasi bezain laster, gipuzkuarrak partiduaren erritmoa berreskuratu dute, bai defentsa lanetan bai goran jaurtiketetan, eta joku orekatu eta sendoaren emaitza, merezitako garaipena izan da hor nonbait. Aurrera pauso garrantzitsua suposatzen du garaipen berri honek Tati Garmendiaren taldearentzat, Liga lehiaketako bostgarren postua lortzeko mantentzen duen borrokan. 300 lagun-ikusle inguru bildu dira partiduan. Gaur erakutsitako lana eta emaitzarekin pozik, gipuzkuar taldearen gogoa eta datozen egunetako entrenamendu lanak, larunbatean, maiatzak 12, Bidebietako kiroldegian jolastuko den neurketari begira dira dagoeneko, Lleida taldearen aurkako partiduan, jada.