SD.ITXAKO NAVARRA-AKABA BERA BERA
Ligako txapelketa aurrera doa, eta AKABA taldearen urrengo geltokia datorren larunbatean, apirilak 21, Lizarran izango da, eta are zehatzago, Lizarreria Udal Kiroladegian, Itxakoren aurkako neurketan, arratsaldeko 18,30etatik aurrera. Napartar taldeari irabaztea beti zaila gertatzen baldin bada ere, oraingoan norgehiagoka ez da errazagoa gertatuko, kontutan izanik gipuzkuarrak Kopako lehiaketatik at utzi zituela napartarrak lehengo astean. Dena dela, AKABA taldeak adore altua mantentzen du bai Ligan, bai Kopan lortutako garaipenen ondoren, eta kemen horrekin aurre egingo dio Itxakori larunbatean. Partidu honetarako, Tati Garmendia entrenatzaileak, azken neurketan zelairatutako jokalari berdinak izango ditu prest printzipioz. AKABAk, egun, Liga txapelketan bostgarren postua du kokagune, eta posizio hau defendatzen ahaleginduko da, nahiz laugarren postua lortzea gogoan izan ere(horretarako oraindik ere puntu mordoxka ditu zain, hala ere). Partidu honen epaile, Fernandez Piñeiro arbitro galiziarra eta Ríos Martín madrildarra izango dira.